Aurtengo Jazz Hernani, arrakastatsua

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 18a, 02:00

Hilaren 11n hasi eta pasa den larunbatean amaitu zen Jazz Hernani 2019, eta ezin hobeto joan da, hiru egunetan. Ostiralean Garbiñe Insausti eta Nahia Valle abeslariek eta Imanol Iribarren piano-joleak osatutako hiru­kotearen kontzertua izan zen Goiz Eguzkin. Herritar asko hurbildu ziren, eta eguraldiaren laguntzarekin giro paregabea sortu zen. Larunbatean, Tilosetak hartu zuen irudi eder hori, La Jode­­dera taldearen emanaldiarekin, eta Jean-Marie Ecayren hirukotearen kontzertua ikusi eta entzuteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!