Irailaren 14an emango zaio hasiera, Gipuzkoako Bertsolari Txapeketari. 16 saio jokatuko dira, hiru hilabeteko epean; zazpi final zortziren, bost final laurden, hiru finalaurreko eta finala. 48 bertsolarik hartuko dute parte, eta horietatik bederatzi dira Hernaniko bertso eskolakoak.
Sailkapen fasean, sei bertsolari sailkatu zituen Iraulio Panttalone Bertso Kabiyak: Eñaut Martikorena, Iker Ormazabal, Eli Pagola, Iñaki Zelaia, Asier Azpiroz Axpi eta Andoni Mujika. Agin Laburu eta Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiak gehitu behar dira, bertakoen bederatzikotea osatzeko.
Andoni Mujika izango da lehenengoa oholtza gainera igotzen, irailaren 14an Oñatin.
Hernaniko bertso eskolako bederatzi bertsolarik hartuko dute parte eta Andoni Mujika da aritzen lehenengoa.
Sarrerak irailaren 2an jarriko dira salgai
Saio guztietako sarrerak, irailaren 2an jarriko dira salgai, www.bertsosarrerak.eus webgunean. Horrez gain, saio egunetan ere jarriko dira eskuragai, aretoan bertan. Bertsozale Elkarteko bazkideek eta 6-16 urte bitarteko gazteek prezio berezia izango dute. Saioetako sarrerez gain, Bertsozale Elkarteko bazkideek bonua erosteko aukera ere izango dute. Bonu horrek, aukera ematen du bertso saio guztietara joateko, finalera izan ezik.
Txapelketako informazio guztia, ?www.bertsoa.eus? webgunean
www.bertsoa.eus webgunean jarraitu daiteke txapelketa, eta bertan, hainbat xehetasun gehiago emango dira: albisteak, egutegiak, argazkiak, puntuazioa... Txapelketaren jarraipen berezia egingo du eta saioen laburpenak ikusteko aukera ere egongo da.