Taberna bateko nagusia atxilotu dute, drogarekin trafikatzea egotzita

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 18a, 02:00

ertzaintzak,  Udaltzaingoa­ren laguntzarekin, Hernaniko ta­berna bateko nagusia atxilotu zu­en astelehen goizaldean, drogarekin trafikatzea egotzita. Larramendi kalean, goizal­deko ordu bi eta erdiak aldera, hainbat bizilagunek poliziari eskatu zioten Hernaniko taberna batera joateko, ixteko ordua ez zirela errespetatzen ari eta zarata haundia zegoela esanez. Hori dela eta, Udal­tzaingoaren patruila bat hurbildu zen bertara, lokala husteko, eta ordutegia ez bete­tze­a­gatik dagokion akta egiteko asmoz.

Behin lokalera sartuta, txo­­ko batean doitasun-balan­tza bat eta substantzia sorgorgarriak izan zitzaketen hainbat ontzi ikusi zituzten udal­tzainek, eta horren aurrean, be­rehala eman zio­ten horren berri, Ertzain­tzari.


Trafikatzaileek erabili ohi dituzten tresnak

Hurbildu ziren ertzainek, atz­eman zituzten hauts zuri ba­ten kopuru esanguratsua zu­ten bi bilgarri, marihuana zuen poltsa bat, eta trafika­tzaileek erabili ohi dituzten hainbat tresna; besteak beste, doitasun-balantza bat, labana bat, dosiak biltzeko prestatutako hainbat plastiko-zati...

Egoera horren aurrean, es­tablezimenduaren ardura­du­na, 46 urteko emakumezkoa, atxilotu egin zuten dro­ga-tra­fi­koa leporatuta, eta Ertzain Etxera era­­man zuten, beharrezko izapideak egitera, Agi­ntaritza Judi­zialaren au­rrera aurkeztu aurretik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!