Bost haur saharar gurean, uda pasatzen

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 18a, 02:00

oporrak bakean 2019 progra­mari esker, 314 erre­fu­xiatu saharar izan­go dira aurten, Ara­ban, Bizkaian eta Gipuz­koan, ha­rre­ra famili­ekin. Ho­ri­­etako bost, 9 eta 12 urte­koak, Hernanin dau­de: Jadya Bra­him Salem Hanafi (11 urte), Ha­yat Salma Bad (12 urte), Fatma Mohamed-Moulud (9 urte), Mansur Moh-Ali Moh Ahmed (10 urte) eta Said Ahmed Moh Salem (10 urte). Azkeneko bi haur hauentzat, esperientzia berri bat izango da, ez baitira aurretik egon bertan. Harrera bihar egingo zaie udaletxean, 13:00etan, eta abuztuaren 23an eta 24an itzu­liko dira Tin­dufera.


Bi errealitateak ezagutzeko aukera 

Bi hilabete hauetan, neska eta mu­­tilek beste kultura bat eza­gutu eta beste errealitate ba­tekin topo egiteko aukera izan­go dute. Hala ere, hemen­goek ere ikasiko dute; hau da, harrera familiek, enbaxadore gazte hauen bitartez, Saha­rako herriaren errealitatea eta gatazka zuzenean ezagutzeko aukera izango dute.

     Ume hauen sorterrian, bizi baldintzak ez dira egokienak; hala nola, elikadura eskasia,  eta osasun arreta gabezia. Hori dela eta, gure artean oporrak igaro­tzeak onura ekartzen die. Elikadu­ra ani­tzagoa emateko aukera dago, osasun zerbi­tzu­etan errebisi­oak egiten dira, eta behar izanez gero, trata­men­dua ere jarriko zaie. 

Basa­mor­tuan orain  tenpe­ra­­tu­rak 55 gra­du gaindi­tu di­tza­­ke, eta Iparraldean dau­ka­gun klima, atsegina izan dai­te­ke haien osasunarentzat. Be­­raz, freska­tu daitezela he­men­go goxota­sunarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!