Gaur iritsiko da EuskarAbentura, Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 18a, 02:00

Hernanin amaituko da gaur, EuskarA­ben­turaren 18garren etapa; eta bihar, 19garrena­ ha­siko du­te herrian, Irun aldera, Asti­ga­rra­gatik igarota. 120 par­tehartzaile daude abenturan, 798 kilometro egiteko gogoz. 

EuskarA­ben­tura Elkartetik, landu dituzte segurtasun, osa­sun eta genero berdintasun protokoloak, eta baita zaborren ku­deaketa eta euskararen era­bilera sustatzera bideratu­ta­ko­ak ere. Etapa ba­koi­tzean ekintza des­berdinak antolatu dituz­te; eta gaur, behin Herna­nira iri­tsita, Hi­ruki La­rro­xa kolek­ti­­boko Ibai Fres­ne­do­re­kin elkartuko dira, arra­tsal­de­ko 18:00etan, sexu eta ge­nero identitate anizta­suna lantzeko.  


Jakoba Rekondorekin,­ ­baratze eta basoen inguruan

Hernaniko kiroldegian pasako dute gaua, eta bihar ate­rako dira Irun aldera. Bi­dean, Asti­ga­rra­gan, ber­tako baratze eta ba­soen in­gu­ruko azal­pe­nak ja­­soko di­tuzte, Jakoba Erre­kon­­­­do­ren eskutik; eta Oiar­tzun al­de­ra jo­an­go dira Uru­mea bai­larari agur esanez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!