Uriarte gotzaia gaur, Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 17a, 02:00

Jose Maria Setienen heriotzaren urteurrena bete denean, omenaldi gisa, hitzaldia emango du Juan Maria Uriarte gotzaiak gaur, Sandiusterri aretoan, 19:00etatik aurrera. Etikarte eta Oreki Fun­dazioek, eta Elkarbizi taldeak antolatu dute eta euskal eliza eta berradiskidetzea izango da hitzaldiaren gaia; Setienen pentsamenduan oinarrizkoa izan zena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!