Marmitakorako txartelak bihar salgai

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 17a, 02:00

Marmitakoaren herri bazkarirako txartelak erosteko eguna bihar da, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara Joseba Barandiaran plazan. Bazkaria irekia da, nahi duen oro joan daiteke, txartela eskuratzen badu noski, txartelak bukatu arte. Helduen txartelak 12 euro balio ditu eta haurrenak (12 urte bitarte) 6 euro. Txartelaren prezioan hauxe sartzen da: marmitakoa, postrea, edaria, kafea, kopa eta ogia. Marmitakoa baino lehen, hasierakoak norberaren kontu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!