«Harrera goxoa Kaxkoan» bai jaietan eta baita urtean zehar ere

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 17a, 02:00

Karmen festetan Kaxkoa jendez eta ekitaldiz bete zen atzokoan aurten eguraldia lagun izanda. Maitere Minerrek Ma­nolo Adarraga Txokoloren es­kutik jaso zuen alkate makila eta ekitaldi berean Joxan Ruiz, Arantzazu Miner, Joxe Leon eta Yolanda Castillo omendu zi­tuzten. Sorpresa ere egon zen omenaldira Xaroben la­gun­tzen egon ziren senideak elkartu zirenean. Maitere Mi­nerrek eskerrak eman zituen Xaroben egon ziren 20 urtetan Kaxkoak izan zuen «harrera goxoarengatik. Ohore bat da niretzat alkate makila edukitzea. Urte osoan zehar zuen esanetara egongo naiz» adierazi zu­en alkate berriak. Ondoren eta iluntzera arte egitarau za­bala osatu zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!