Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko uztailak 20

Hernani

2019/07/12, ostirala

Meza berezia etzi, Setien zenari eskainia

San Joan Bataiatzailean izango da, Jose Maria Setienen heriotzaren aurreneko urteurrenagatik.

Urtebete da Jose Maria Se­tien hernaniarra hil zela, Donos­tia­ko gotzain izan zena. Eta bere oroimenean egingo dute meza etzi, igandearekin, Her­naniko San Joan Bataiatzai­le­a­­­ren parroki elizan. Eguerdiko 12:00etan izango da, eta pa­rro­kiko abesbatzak ere hartuko du parte, elizkizunean.

Gainera, Setienek utzitako pentsamenduaren ondarearen ildotik, hitzaldia eskainiko du Juan Maria Uriarte gotzai emeritoak, datorren asteazke­nean, Etikarte eta Oreki fundazioek eta Elkarbizi taldeak antolatuta: Euskal eli­za eta be­rradiskidetzea. Sandius­te­rriko aretoan izango da, arratsalde­ko 19:00etan hasita.


Udaran, astegunetako mezak goizez Agustinetan

Hernaniko Parroakiarteak ja­kinarazi du, bestalde, uztailaren 15etik abuztuaren bukaerara arte, astegunetako mezak bakarrik egingo direla goizeko 09:00etan Agustinetan.

Hiletak arratsaldez egingo dira, San Joan Bataiatzailean; eta egun berean bi parrokietan heriotzak gertatuz gero, batera egingo dira hiletak, San Joan Bataiatzailean bertan.