Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko uztailak 20

Hernani

2019/07/10, asteazkena

Irristaketa ikastaroetan izenematea, nerabeek

Bi saio egingo dituzte: hasiberrientzat gaur zortzi, eta aritutakoentzat hurrengo egunean.

Bi irristaketa ikastaro antolatu ditu Hernaniko?Udalak, da­torren astean, nerabeentzat. Hasiberriak diren horientzat, gaur zortzi egingo dute saioa, uztailaren 17an; eta dagoeneko aritu direnentzat, hurrengo egunean, 18an. Arratsalde­ko 16:00etatik 19:00etara egingo dituzte biak, Elizatxo ikastolako patio­an; eguraldi txarrarekin, kirol­degiko pistan.

Doakoak dira biak, baina izena eman behar da aurrez: kiroldegian, edota Hernaniko Gaztelekuan.

Erabaki Hernani aurrekontu partehartzaileetako pro­po­sa­mena izan ziren ikastaro hau­ek, eta Irristaketa Her­na­ni Taldearen eskutik eskainiko ditu, Udalak.


Oreka mantendu, gelditzen ikasi... eta jira-biraka ibili

Hilaren 17ko saio horretan, ne­rabeek aukera izango dute, hastapeneko saio batean par­te hartzeko. Inoiz ibili ez direnei edo hasiberriei zuzenduta dago, eta ikasiko dute patinen gainean oreka mantentzen, gelditzen, aldapan gora eta be­hera irristatzen, eta bihurguneetan jira-biraka trebatzen.

Trebeagoei bideratuta da­go hurrengo eguneko saioa, eta bertan ikasiko dute elkar gu­rutza­tzen zein atzeraka irristatzen, besteak beste.