Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko urriak 14

Hernani

2019/07/10, asteazkena

Beherapen Azoka Plaza Berrin, bihar eta etzi

Herriko komertzioek postuak jarriko dituzte, udako arropa eta osagarriekin.
Herriko komertzioek postuak jarriko dituzte, udako arropa eta osagarriekin.

Berriak elkarteak antolatuta, herriko hainbat komertziok jarriko dute postua. Bihar, zabalik egongo da goizeko 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldeko 16:00eta­tik 20:00etara. Etzi, goizez bakarrik.

Beherapen Azo­ka antolatu du Berriak merkatari eta ostala­rien elkarteak, herriko ha­ma­bi komer­tzi­o­ekin batera, oste­gun eta osti­ralerako. Plaza Be­rrin izango da. Bihar, goize­an 10:00­­etan hasi eta 14:00­ak arte e­gon­­­­­go dira zaba­lik; eta arra­tsa­ldean, 16:00eta­tik 20:00­e­ta­­ra bitarte. Etzi, berriz, goi­zeko ordutegian egongo da bakarrik, 10:00­etatik 14:00etara. Gaine­ra, Hernani Jazz ja­ial­dia dela eta,  emanaldia  izan­go da bihar he­rrian ze­har, eta azokan bertan emango zaio hasiera.


Udako arropa eta osagarriak, «merke-merke»

Herriko hamabi komer­tzi­ok eskainiko dute beren pro­­du­k­tuak erosteko aukera: Eu­ke­ne, Ba­lan­txa Elektrodo­me­s­­tiko­ak, E­guz­­­ki, Hiru Ha­ur, Ikusi Ma­ku­si, Ilargi, Kera, La­­ket, Hoki Lentzeria, Mahu­ka, Oinatz, Ore­kan eta Valen. Arropa, pitxiak, eder­tasun produktuak eta ha­­­­­­maika au­kera egongo dira azokan, behera­pe­na­rekin.

Diote, uda hasiera dela eta, «kapritxo bat edo beste eros­teko aukera paregabea» dela, erositakoak oporretan estrei­na­tzeko. «Uda­ko eskain­tza pa­re­­gabeak» izan­go dira esku­ra­garri, beraz, gerturatzen diren guz­ti­en­tzat: «animatu eta pasa zaitez bertatik!».


Jazz ikuskizuna, azokan 

Bihar hasiko da Hernani Jazz jaialdia ere, eta Beherapen Azo­kan bera izango du, pun­tuetako bat. EuskOrleans Dixie Band­ek, emanaldia eskainiko du, Lindy Hopeko bi dantza­ri­rekin batera herriko kale­etan barrena, eta azokan bertan eman­go diote hasiera saioari, arratsaldeko 19:0­0etan.