Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko urriak 14

Hernani Astigarraga

2019/07/09, asteartea

Etxean geratu ziren, trikitilarien txapelak

Elaia Diaz eta Ianire Segurola, txapela eta kopa banarekin.
Elaia Diaz eta Ianire Segurola, txapela eta kopa banarekin.

Elaia Diazek eta Ianire Segurolak irabazi zuten, Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa, jaietan.

Igandean egin zuten, Martin­degiko San Fermin jaien ba­rru­­an, XIII. Trikitilari Gazte­txoen Txapelketa. Eta oraingoan, etxean geratu ziren txapelak: Elaia Diazek eta Ianire Segurolak irabazi zuten.

Bost bikote gazte aritu zi­ren taula gainean, guztiak ere 16 urtetik beherakoak, eta ber­takoak edo ingurukoak.

Joan den urtean ere, elkarrekin aritu ziren Diaz eta Se­gurola, baina orduan, Lierni Tolosa hernaniarrak jantzi zuen txapela, Enaitz Alberdi azpeitiarrarekin batera. Orain­goan bai, sari potoloena eskuratu dute.

Bigarren postuan, sailkatu ziren Eneko Urkola zaldibiarra eta Julene Serabia arrasatearra. Eta gainerako hiru bikoteak, honakoak izan ziren: Eider Garro eta Araitz Elzalde hernaniarrak, Enara Donabera eta Jone Izagirre urnietarrak, eta Nahia Dorronsoro bidaniarra eta Iraia Arteaga azpeitiarra.


Urteko bigarren txapela, Sanjuandegikoaren ondoren

Martindegikoak ez dituzte, ha­­la ere, aurten lortutako txa­­pela bakarrak, Diazek eta Segurolak. Ekainean, Azpeitiako Sanjuandeko VII. Trikiti Txa­pel­ketan hartu zu­ten parte elkarrekin, eta zor­tzi bi­ko­­teren artean, haiek izan ziren txapeldun, or­du­an ere.