Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko uztailak 20

Hernani

2019/07/09, asteartea

Sagardoaren emakume ekintzaileak edota Anttoni Lujanbio, aldizkariko protagonista

Airetik ateratako zenbait argazki panoramiko ere jasotzen ditu Astigarraga Aldizkariak. Horietako bat da hau.
Airetik ateratako zenbait argazki panoramiko ere jasotzen ditu Astigarraga Aldizkariak. Horietako bat da hau.

Dagoeneko argitaratu dute, Astigarraga Aldizkariaren 38garren edizioa, eta ostiral arratsaldetik aurrera egongo da eskuragarri. Makina bat artikulu, eta airetik ateratako argazkiak bildu dituzte.

Prest daukate, beste urte ba­tez, Astigarraga Aldizkariaren ale berri bat. 38garren edizioa izango da aurtengoa, eta beti bezala, makina bat artikulu bil­du dituzte bertan.

«Oso artikulu interesgarriz osatuta dago aldizkaria, gure kolaboratzaile taldearen esku­tik. Modu altruistan eskain­tzen dute haien denbora, gure he­rri­ari emateko beraien eza­gu­tza eta lana. Horregatik, egi­ten duten esfortzua eskertu na­hi diegu», nabarmendu dute Al­dizkariaren talde eragiletik.

«Helburua da, herriko etxe guztietara iristea, eta balio izatea herriaren historia eta aktualitatea ezagutzera emateko tresna gisa, Astigarragako biztanle guztientzat»

Historiak eta kulturak garrantzia, aurten ere

Ohi bezala, toki nabarmena daukate aurtengo Aldizkarian, herriaren historiak eta kultu­rak; «baina baita aktualitateko gaiek eta herriko elkarteen jar­dunak ere», azaldu dutenez. Horrela, zenbait artikulu azpi­marratu dituzte, besteak beste: «sagardoaren emakume ekin­tzaileak; gure ondare histori­koaren aztarnak; Santiomendi eta Urumea ibaiaren arteko lo­­tura; Anttoni Lujanbio, ema­ku­me autentiko bezain kemen­tsua; sagastietako habi-ku­txak hegaztientzat; Intermezzo, eki­taldi kulturalen kudeaketa­ra­ko enpresa; edota udal korpo­ra­zio berria eta nola erantzun Asti­ga­rragaren hazkundeari he­rri eginez», aurreratu dute.

Gainera, airetik ateratako herriko hainbat argazki pano­ra­miko ere txertatu dituzte, aldizkari­an zehar. Horietako bat ageri da aldizkariaren por­tadan bertan, Ibai Parkea eta Urumea Berri ikusten direla, eta izenburu honekin: Nondik hasi herrigintzan? 


Herriko elkarteen «lan haundiak» ere, tokia

Baina esan bezala, bere txokoa eskaini diote, baita ere, he­rri­ko elkarteen jardunari: «Hari­tuzek, Emarrik eta DBH herri plataformak egiten du­ten lan haundiari; herriko kiro­la­ri gaz­teei, eta tartean esku pe­lotako Gi­puzkoako Herriarteko Txa­pel­­keta eman berri digutenak; eta Koldo Mitxelena Lehia­ke­ta­ko literaturaren promesa gaz­­teei, besteak beste».


Ostiraletik aurrera, herriko hainbat komertziotan

Azaldu dutenez, ostiral hone­tan banatuko dute Astigarraga Aldizkaria, arratsaldean. Hortik aurrera, eskuragarri egongo da, herriko hainbat ko­mer­tzio­tan. Zehazki, honako hauetan: Valella, Rosa eta Uru­mea Be­rri­ko Ogi Berri okin­de­gietan, eta Ainhoa Janariden­dan.

Alearen truke, «3 euroko ekarpen sinbolikoa» eskatuko dute, «edo bakoitzak ahal duen aportazio ekonomikoa». Horre­kin, Astigar Kultur Elkartearen eta Aldizkariaren lan taldea­ren helburua da, «herriko etxe guztietara iristea, eta balio izatea herriaren historia eta aktualitatea ezagutzera ema­te­ko tresna gisa, Astigarra­ga­ko biztanle guzientzat».