Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko iralak 20

Hernani Ereñotzu Arano Astigarraga Goizueta

2019/06/29, larunbata

Agur denboraldia? Ez; kaixo, udara!

State of the union gomendatzen du Telesailetan adi(k)tuak, tarte txikietarako.
State of the union gomendatzen du Telesailetan adi(k)tuak, tarte txikietarako.

Udara gainera etorri zaigu (no­la, gainera)! Eta San Joanak atzean utzi berri ditugun ho­netan, zer egin genezake? As­kok oporrak hartuko dituzte, bes­te hainbestek ez dute zorte hori izango... 

Eta telesailen munduan, zer esan. Azken aldian, mundu ho­ne­tan dagoen epidemiak eman­­go dizkigu (hala espero dut) sorpresa politak, bai estreinaldi edo­ta baita itzuleretan ere. When they see us, Good omens, Black Mirror, The handmaid?s tale, Big little lies, Pose, To old to die young, Euphoria, Vida, Le­gion, Paquita Salas, The loudest voice, Stranger things, Sweetbi­tter, The boys, Dear white people, Preacher, GLOW, Succe­ssion... Amaigabea, zerrenda!

Hor dago gakoa, akaso; ikasi nigandik eta erabili udara denbora pasa hobeetan, telesail hauetako baten bati kasu eginez, behin edo behin. Ugaria dugu es­kaintza, noski. Hala ere, adi(k)­tutasuna baino, hobe denbora pasa arin izatea, esperientziaz betetako udara on ba­tean. Agian dramatiko xamar jar­tzen ari naiz, ezta? Festen ajea izango da. 

Hori bai, datozten telesailak aipatzea baino gehiago, nahiago dut, denboraldiko azken artikulurako, ederki gozatu dudan telesail txiki bati buruz hitz egin. Bere izena State of the union da; 10 ka­pitulu laburrez osaturiko produkzio minimalista, Stephen Frears bikainak zuzendurikoa eta Ros­mund Pike eta Chris O?Dowd, be­raien paperetan paregabe. HBOn ikus­gai dugun lan honen berezitasuna, bere kapituluen la­bur­tasunean  (10-12 minutukoak) da­tza, eta, beraz, edozein momentu txikitan ikusteko aukera emango digu. Zerbitzu bereko En terapia haundia gogora ekartzen didan lan hau, ez dugu hasieran interesgarri joko. Baina, modu berean, hor izango du bere gakoa. Terapian hasi berria den bikote baten bizitzan sartuko gaitu telesailak; saiora joan aurretik, har­tzen duten tragoaren momentu labur horretan. Eta hor harrapatuko gaitu segituan istorioak, be­raien arteko erlazioaren zi­rri­ki­tu­an murgildu eta beraien sola­sal­di­ek guregan piztuko duten ja­kinminak emango baitigu minutu gutxi horiek goza­tzeko aukera. Nola egunerokotasuneko gai ez­ber­dinak be­raien egoera pertsonalarekin nahastuta, duten arazoari buelta ematen saiatuko diren. Lortuko dute? Modu bakarra hau jakiteko. 

Edozein unetan, etxean, autobusean, hondartzan, nahi duzuen tokian irentsi daitezkeen bokadutxoak. Erraza nahiz entretenigarria suertatzen den perlatxo zoragarria, udara honetarako. 

Eta orain badakizue, gozatu udara eta IKUSI TELESAILAK!