Munduko emakumeen taldeko manta tailerra antolatu dute, Amher elkarteak eta Hernaniko Udaleko kulturartekotasun arloak. Ekainaren 19tik 21era izango da, datorren asteazkenetik ostiralera, 16:00etan hasita hiru orduko saioetan, Biterin. Izena eman beharra da aurrez: amher-sos_racismo@hotmail.com emailean, edo 943 33 60 71 eta 671 116 414 telefonoetan.