Meltdown, Donostian

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 15a, 02:00

Donostiako Dabadaba antzokiko ?You Are the Reason? festibalaren edizio berrian agurtuko du Meltdownek azken diskaren zikloa.

guztira sei taldek osatutako festa antolatu dute gaurko: Suediako Awake the Dreamer eta Euskal Herriko Fears Awy bandekin batera, Hyedra, Holy Txala eta Beneath the Surface arituko dira oholtza gainean.


Hernanitik, Europara

Hasi zirenetik ibilbide luzea egin dute hernaniarrek. Eus­kal Herrian jotzeaz gain, Espainiako estatuan eta E­u­ropa mailan ere aritu dira. Bizk­arrean dituzte bi bira eu­ropear Frantzia, Suitza, Ita­lia, Alemania, Txekiar Erre­publika edo Poloniako herrialdeetan zehar, edota estatuko beste hainbat bira. 

Hardcore Metal taldeak estatu mailako birak ere egin ditu eta Madrilgo Down­load Festival ospetsuan egondakoak dira.


Etorkizun arrakastatsua 

Hernaniarrak lanpetuta ibiliko dira uda honetan. Euskal He­rrian zein ­estatu mailan izango dira, Gali­ziako Resu­rrec­tion Fest­ean, besteak bes­te­.­ Ho­ne­taz gain, Stock­hol­moko High­ 5ive Summer Fest­ean ere  joko du­te.


Sarrerak, eskuragai

Kontzerturako sarrerak lortu nahi izanez gero, au­rre­tik Daba­daban bertan edo web­ ­­orrialdean eros daitezke: www.meltdownofficial.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!