Atzo hasi zen Erdi Aroko azoka Tiloseta eta Plaza Berri arteko pasealekuan, eta igandera arte egongo da.
Guztira berrogeita bost erakustokik eta tabernak dituzte salgai garai hartako eskulanak, produktuak eta ukenduak. Umeetzat doako txoko bat ere badago, ohe elastikoekin.
Lurreko eta itsasoko gaiak, baita ere
Taberna batek parrilan erretako olagarroa, otarranskinak, bieirak, nabajak edota saiheskiak ditu dastatzeko gerturatzen diren bisitarientzat.