Axeri dantzaren lehenengo doinuak, Doberaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 15a, 02:00

Axeri Dantzaren inguruan, DVDa kaleratu zuen Dobera Eus­kara Elkarteak duela urtebete, baina zenbait ara­zo tekniko zi­rela-eta, berritzea erabaki zuen. 

Dagoeneko egin du lan hori, eta ostegunean aurkeztuko du, berriro ere. Arratsaldeko 19:00­e­tan hasita izango da, Biteri kultur etxeko areto nagusian. 


Sarreraren truke, DVD berria

Ekitaldian parte-hartzeko sa­rrera 5 euroan jarriko da salgai, eta horren truke, DVDa izango da, opari. Egun horretatik au­­­rrera, Dobera Euskara Elkar­te­aren bulegoan eskuratu ahal izango da DVDa 10 euroan.

Aurreko txandan DVDa erosi zutenek, berriagatik trukatzeko aukera izango dute de­balde, bai ekitaldian bertan, edota Doberako bulegoan. Horreta­rako, DVD zaharra entregatu beharko dute.

Ondoren, Luis Telleriak egindako koadroa jarriko da enkantean.

Luis Telleriaren koadroa, enkantean

Aurkezpenaren ondoren, DVD­a­ren harira Luis Telleria margolari hernaniarrak borondatez Dobera Euskara Elkarteari oparitutako koadroa aterako da enkantean. Hasierako prezioa 250 eurokoa izango da, eta prezio onena ematen duenak era­mango du. 

Osteguneko aurkezpen-ekitaldiaren aurretik koadroa ikusi nahi duenak, Dobera Eus­kara Elkartearen bulegoan izango du aukera: Larramendi 11 behea helbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!