«Proportzionala eta nahikoa disuasorioa den 47.940,27 euroko isuna» Garayarrentzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 15a, 02:00

maiatzean Lehiaren Euskal Agentziak ebazpen osagarria eman zuen, Auzitegi Gorenak eskatuta, 2017ko abenduan emandako aurreneko ebaz­penari zigorra jasotako 17 autobus-enpresetatik 16k eta Avitrans elkarteak helegiteak jarri on­doren. Auzitegi Go­re­nak «par­tzialki onartu» zi­tu­en he­le­gite horietako batzuk, tar­tean, Hernaniko Garayar S.A. enpresak aurkeztua, «zi­go­­rrak behar beste justifika­tu­ta ez zeudelako». 

Hori ho­rrela, Garayarri ha­sieran ja­rritako zigorra man­tenduko da, eta ezingo da al­tuagoa izan; 47.940,27 euroan gera­tuko da. Izan ere, Auzitegi Gorenak zehaztu du «hasieran jarritako gehie­nez­ko kopurua errespetatu behar dela, non reformatio in peius printzi­pi­o­aren ara­be­ra»; prin­tzipio ho­rrek adie­raz­ten du helegite ba­ten on­dorengo epai berriak ezin dituela aurreneko epa­ia­ren baldintzak okertu.


«Proportzionaltasun muga» ere errespetatu, Garayarren kasuan

Ebazpen osa­garrian «zigo­rren zenba­te­koak kalkula­tze­ko erabili­tako arrazoiak» zein izan di­ren zehaztu du Lehia­ren Eus­kal Agentziak, Auzi­tegi Gorenak eskatuta. 

Batetik, «zigor-tasa oroko­rra» ze­haz­tu du, «arau-haus­te­aren ezau­garrien arabera;  zigor-tasa orokorra da era­kun­de arau-hausleak zigorra ezarri aurreko urtean (kasu honetan, 2016) egin­dako ne­gozio-bolumenaren ehu­neko bati dagokiona». 

Bestetik, «banakako zigor-tasa, enpresa bakoitzaren jo­kabide zehatzaren arabera» ere zehaztu du. 

Beraz, «zigor-tasa osoa au­rreko biak gehituta lortzen da».

Hauek horrela, zigor-tasa orokorra %2,75ean» finkatu du Lehiaren Euskal Agen­tziak, «arau-haustea bakarra eta jarraia» izan delako, eta «oso larria». Enpresa bakoi­tzaren jokabidea baloratzeko, berriz, «arau-haustearen irau­pena», «arau-hausteak eragindako merkatuaren dimentsioa», «arau-haustearen irismena» eta «aringarriak edo astun­ga­rriak aplikatzeko izan litez­keen gertakariak» hartu ditu kontuan.

Eta hori guztiaz gain, «proportzionaltasun muga» ere izan du kontuan zigorrak kalkulatzeko. Guziarekin, on­do­rioztatu du «Garayarri ez zaiola aplikatuko jokabi­de­a­ren larritasunagatik eta arau-haus­tean izan duen partai­de­tzagatik aplikatu beharko litzaiokeen zigor-tasa; horren ordez, proportzionala den eta nahikoa disuasiosorioa den zigor-tasa bat ezartzea era­baki da, zehazki, 47.940,27 eurokoa».


Garayarrek helegitea berriro, «zigorra baliogabetu arte»

Lehiaren Euskal Agentziak 2015ean hasi zuen ikerketa Gi­puzkoako 17 autobus-en­pre­sa eta Avitrans (Gipuzko­a­ko Bidaiarien Hiriarteko Ga­rra­io Enpresa Elkartea) elkar­tearen inguruan,  eta 2017ko abenduan jakinarazi zuen ateratako ondorioa: «Gipuz­ko­an gutxienez 1988tik ze­bilen enpresen eta elkarte pro­fesional baten kartelak, prezioak ebatzi eta ibilbideak banatzen zituen». Tartean zegoen Hernaniko Garayar S.A. enpresa, eta 47.940,27 euroko isuna ezarri zion. 

«Helegite jarri genuen, eta arrazioa eman digute; zigorrak ezin du 47.940 eurokoa baino haundiagoa izan. Baina honi ere helegitea jarriko diogu, zigorra baliogabetu arte, ez baitauka zentzurik»

Ebazpenak hamazazpi au­tobus-enpresa zigortu zi­tu­en arau-hauste bakar eta jarrai oso larriagatik (...), eta 47.940,27 euroko zigorra jar­tzen zion erabilera be­re­zi­ko ga­rraio erregularreko (pu­bliko eskolarra eta kolektibo pribatuak) eta lineaz kan­po­ko zerbitzuen akordioetan parte hartzeagatik, tarifak ze­haztu eta merkatuak ba­na­tzeko,  modu berean zigorra jaso zuen Avitrans enpres­a­ren barruan eginak».

Gainontzeko enpresek bezala, Garayarrek helegitea jarri zuen, eta horren on­dorioz eman du Lehiaren Euskal Agentziak ebazpen osagarria, maiatzean. Gara­yarko arduradunaren hitze­tan, prozesua «etsipena­re­kin» bizi dute. «Helegitea ja­rri genuen, eta arrazoia eman digute; zigorrak ezin du 47.940 eurokoa baino haun­diagoa izan. Baina honi ere helegitea jarriko diogu, zigorra balio­ga­betu arte, ez baitauka zen­tzurik». Hain zuzen, Garaya­rrek dio bera­ien ustez «Lehia­ren Euskal Agentziaren iriz­pi­deak ez di­re­la izan behar luketenak. Dagoeneko ordain­du dugun isun hori itzultzeko eskatzen dugu. Enpresa ba­tzuei zi­go­rra­ren zenbatekoa jaitsi zaie. Zigorraren zenbate­koa ez dago behar beste justi­fi­ka­tu­ta, eta berriro kalkulatu behar da. Helegitea jartzen jarraituko dugu, bukaerara arte jarraituko dugu, zentzu faltagatik zigorra bertan behera geratu arte». 

Ebazpen osagarria maia­tze­an argitaratu zen, eta ja­ki­narazi denetik, bi hilabeteko epea daukate enpresek, be­rri­ro ere helegitea jartzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!