Alboka talde hernaniarra omenduko dute gaurko Preludio Nagusian, 25 urteko ibilbideagatik

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 15a, 02:00

GAUR ere, hamabi ikuskizunez gozatzeko aukera izango da, Preludio Nagusian; tartean, betiko Mendirik Mendi eta San Joan Zortzikoa.  Atzo, ostirala, izan zen Prelu­dio txikia. Baina gaur, aipatu moduan, helduak izango dira oholtza gaineko protagonistak.

   

Alboka Folk taldea, omendua

Preludioan aurtengo gonbidatua, Alboka Folk Taldea izango da. Jada­nik, 25 urte bete dituzte musika munduan, eta hain­­­b­at hernaniarrez osatutako taldea izanik, aukera bikaina ikusi dute, aurtengo Pre­lu­dioaren parte izateko. Taldea, Juanjo Otxando­renak, Xabi San Se­bas­­­­tia­nek,  Joxan Goikoetxeak eta Alain Griffi­nek osatzen dute; azken ho­nek, aldiz, ezin izango du bertan egon, eta Iker Lopez arituko da, bere ordez. Lau abestitan hartuko dute parte: Fu­silatu zituztenei, The 17th of July, Hi Celta eta Txipiti­­t­xo­nian, hain zuzen. 

Hamabi kantekin girotuko da gaurko gaua. Alboka taldearen eta ehundaka hernaniarren eskutik. 

Alboka, taldearen izena, arrunta edo ohikoa badirudi ere, duela 25 urte ez zen hain erabilia, instrumentu hau ez baitzuen horrenbeste jendek jotzen. Hernanin gainera, gaur egun, pisu haundia du­ten instrumentuak dira, bai al­boka, bai txalaparta, bai txistua, baita dultzaina ere, beste hain­­baten artean. Albo­kako talde­­­kideek, musika di­bul­gatiboa egiteaz gain, herri musikari nolabaiteko bultzadatxoa eman nahi izan diote. Eta aurten, aukera paregabea izango dute, gaur, Preludioa­ren parte izango baitira. 

Alboka taldearen sorrera, nondik dator? 

Kronikari azaldu ziotenez, ge­zurra badirudi ere, taldearen so­rrera ostegun goizetako go­sari musikatu batzuetatik da­tor. Albokako taldekideek, ohi­tu­ra zuten, ostegun goizetan bildu, eta gosaltzen zuten bitartean, musikaz gozatzeko. Goizak eta goizak, igaro ostean, proiektu paralelo baten nahi­a sortu zitzaien, eta  gaur egun, martxan dabilen, Albo­ka taldea sortu zu­ten. Talde­kideek, hasieratik plan­teatu zuten, kantak be­raiek sortu behar zituztela, euskal kutsua kendu gabe, modu tradizional batean. Hori dela-eta, erreper­to­rioaren bi heren, kantutegitik jasotakoak dira, eta beste herena sorkuntza propioa eta berria izan da, euskal musikan inspiratuta, noski. 

Aurtengoa, 26garrena

Alboka taldeak, beraz, aukera ezin hobea izango du, orain arte sortutakoa oholtza gainera eramateko. 25 urteetan ze­har landutako euskal musika, modu tradizional batean aurkezteko, Preludio Nagusia bezalako ekitaldi batean, hain zuzen. Beste ehundaka hernaniar ere izango dira oholtza horren parte. 

Aurtengo Preludio Nagusia ere, Ruth Martin zuzendaritza artistikopean, eta Xabier Zabala musika zuzendari moduan izango da. 

 Urtero bezala, Hernaniko Preludio Nagusia, Ruth Marti­nen zuzendaritza artistikopean eta Xabier Zabala musika zuzendari moduan izango da. Az­ken honek, ohikoa den be­zala, Mendirik mendi eta San Joan abestiak ezik, gainontzeko doinuen, moldatzailea eta musika- koordintzailea izan da. 


26.PRELUDIOA: 
EGITARAUA
1. BOC ESPOK.
Egilea: Kepa Junkera.
Moldaketa: Xabier Zabala.
2. JOXEK ANDREARI. 
Egilea: Korrontzi.
Moldaketa: Xabier Zabala.
3. fusilatu zituztenei. 
ALBOKA taldea eta Preludioko taldeak.
Moldaketa: Xabier Zabala.
4. THE 17th OF JULY.
ALBOKA taldea eta Preludioko taldeak.
Moldaketa: Xabier Zabala.
5. SUGEGORRI.
Egilea: Pepito Yanci.
Moldaketa: Xabier Zabala
6. ZARAUTZ.
Egilea: Pepito Yanci.
Moldaketa: Xabier Zabala
7. LO EGIN. 
Egilea: Itoiz.
Moldaketa: Xabier Zabala.
8. KALEJIRA PUPURRIA.
Egilea: Herrikoiak.
Moldaketa: Xabier Zabala.
9. HI CELTA
ALBOKA taldea eta Preludioko taldeak.
Moldaketa: Xabier Zabala.
10. TXIPITITXONIAN.
ALBOKA taldea eta Preludioko taldeak.
Moldaketa: Xabier Zabala.
11. MENDIRIK MENDI.
Egilea: J.A. Erauskin.
12. SAN JOAN ZORTZIKOA.
Egilea: Herrikoia.
Hitzak: M. Lekuona.
Moldaketa: Joxan Goikoetxea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!