Erdi Aroko Azoka Kaxkoan, gaurtik igandera arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 14a, 02:00

Berrogeita bost taberna eta erakustokik hartuko dute parte Erdi Aroko azokan. 

Bisitariek garai hartako usain eta zaporeak ezagutu eta dastatzeko aukera izango dute. Besteen artean, mine­ralak, fosilak edota makina­ren eskuhartzerik gabe egin­dako katilu aromatikoak eta bitxiak egongo dira ikusgai.  

Gastronomiaren alde go­zoa osatuko dute labean egin­dako pastelek eta su motelean prestatutako erros­kilek. Ho­riez gain, pizzak, crepeak, azu­kre-kotoiak eta nazioar­te­ko gozokiak egongo dira salgai. 

Parrilan erretako lurreko eta itsasoko produktuak das­tatzeko aukera ere izango da. Otarrainskak, olagarroa, biei­­rak edota saiheskiak eskai­niko ditu taberna batek ger­turatzen den orori. 

Txikiek ere txoko berezia izan­­­­go dute erakustaldian. Egu­rrez­ko jostailuak eta bes­te hainbat tresna dituzte au­keran. 


Salmenta postuez gain, eremu alternatiboa

Salto jolas elastikoek eta jum­pingek osa­tuko dute azo­kako eskaintza. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!