'Hilerokoa' aldizkaria aurkeztu du Kontrakantxa Gaztetxeak

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 14a, 02:00

Argitalpen berria jarri du martxan Kontrakantxa Gaz­te­txeak: Hilerokoa. Argitu dute, «izenak aditzera ematen duen bezala, hilean behin» argitaratuko dela, eta «gorria» izango dela. 


Denen eskura

Argitalpen hau hilabete ba­koi­tzeko aurreneko astean plazaratuko da, Kontrakantxa Gaz­te­­txean aurreko hilabetean garatu diren ekintzen inguruko kronikak jasotzeko. Make­ta­tzaile eta erredaktore talde batek egingo du hilero lan hori.

Baina «ekarpenentzako atal bat» ere badagoela argitu dute. Hain zuzen, ekarpen horiek «idatzizkoak, argazki edo marrazkiak» izan daitezke, eta gaztetxearen helbide elektronikora bidali daitezke: kontrakantxagazte@gmail.com.

Horrez gain, bestelako atal bereziak ere izango ditu argitalpenak: Kontrakantxak dio, Poesia gaztetxeroa, Sakontzen...

Argitalpena doan lortu ahal izango da, eta edonoren eskura egongo da Kontrakantxa Gaz­te­txearen sare sozialetan edota paperean, gaztetxean bertan eta tabernetan.


«Beharrei» erantzuteko proiektua

Aurkezpenean azaldu zutenez, 2017ko abenduan hausnarketa prozesua jarri zen martxan gaztetxean, «etorkizuneko me­tak zehaztu, behar ezberdinak identifikatu eta hauekiko eran­tzukizuna» zehazteko. 

Hortik ondorioztatu zuten «gaztetxeak kanpora begira bere jarduna aldarrikatzeko ezagaitasunaren inguruko kez­ka agerikoa» zela, eta «teknologia berrien garai hauetan, sare sozialetan ezer publikatu eze­an, ezer gertatu izana ere za­lan­tzan jarri» daitekeela. Ho­rregatik sortu dute Hilerokoa. 


Kronikaren antzekoa

Argitu dutenez, itxura aldetik «Kronika hartu da ardatz», modu kontzientean; «hasieratik eduki nahi izan baita ha­rremana nola edo hala egunkari honekin». Hilerokoa Kro­nika barruan zabaltzeko elkarlanean pentsatu zen hasieran. 

Hala ere, «independenteak izatea erabaki zen azkenean», zehaztu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!