Euriari beldur, Preludio Txikia Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 14a, 02:00

Urtero bezala aurten ere San Joanen bezperan Preludio Txikia ospatuko da Atsegin­degin.

XXI. ekitaldi honetan hain­bat talde egongo dira oholtza gainean. Hernani Musika Eskola Publikoko abesbatzak eta talde instru­mentalak, Kantuz Musika Eskola, Ttarla Dantza Taldea, Inmakulada ikastetxea, Lan­gile ikastola, Urumea ika­s­tola eta Elizatxo ikastolako kideak. 

Hamabost abestik osa­tuko dute Preludioa: Bake-Mina, Baztango Esku Dantza, Aldapeko, Mari and Kanaki, The Seventeenth of July, Ob-La-Di, Ob-La-Da, Havana, Seven Nation Army, Desber­din­­tasuna, Baloreak, Bizi­go­za, Hernaniko Martxa, Men­dirik Mendi, San Joan Zort­zi­koa eta Txipititxonian.

Preludio Handia larunba­tean izango da  22:30etan Atsegindegin.

Jaiak balkoitik ikusteko izen-ematea, irekita

San Joanen hasiera eta buka­erako ekitaldiak ­udal­­e­­txeko ­­bal­koitik ikus­teko au­kera egon­­go da. Aurten ha­mabi le­ku zoz­ketatuko dira eta Kox­ka elkartearekin adostuta, horietatik zor­­tzi gur­pil­dun aul­kia behar dutenentzat gordeko dira. 

Izena udaletxean eman daiteke hilaren 18ra arte, eta zozketa 20an egin­go da, 12:00etan. Parte har­tzeko Her­na­nin erroldatua eta 18 ur­tetik gorakoa izan behar da. 

PRELUDIO TXIKIA

GAUR, ostirala 19:00etan Atsegindegin

Egitaraua: Bake-Mina, Baztango Esku Dantza, Aldapeko, Mari and Kanaki, The Seventeenth of July, Ob-La-Di Ob-La-Da, Havana, Seven Nation Army, Desberdintasuna, Baloreak, Bizigoza, Hernaniko Martxa, Mendirik Mendi, San Joan Zortzikoa, eta Txipititxonian.

Partehartzaileak: Hernani Musika Eskola Publikoko abesbatzak eta talde instrumentalak, Kantuz Mu­si­ka Eskola, Ttarla Dantza Taldea, Inmakulada ikastetxea, Langile ikastola, Uru­mea ikastola eta Elizatxo ikastola.

Taldeen zuzendariak: Amaia Aldalur, Haritz Ezeiza, Maribel Insausti eta Garbiñe Orbegozo.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!