Erreferendumari buruz, solasaldia

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 13a, 02:00

«Hurrengo aroari» helduko dio Hernaniko Gure Eskuk, eta hasiera emateko, gaur jarri du zita, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Biterin: Erreferenduma egizu posible izenburupean, so­lasaldia antolatu du.

Izan ere, «Erreferendum lo­tesle bat gauzatzea» aldarrika­tuko du Gure Eskuk, aro berri honetan, «herritarrekin eta Herri Ekimenaren bitartez».

Gaurko solasaldian, parte hartuko dute Luke Uribe-Etxe­ba­rriak, Ramon Zallok eta Rafa Diezek. Irati Elizaldek aurkeztuko du, eta aldibereko itzulpen zerbitzua ere izango da.

Hernaniko Gure Eskuk au­rreratu du, gainera, bertan ja­ki­naraziko dituela, emango di­tuen hurrengo pausoak. Baz­ki­de kanpaina bat ere jarriko dute martxan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!