Duela bi ikasturte jarri zuten martxan, Tratu Onen Mapa. Eta aurten, Tratu Onen Foroak antolatu dituzte, Mapan parte hartzen ari direnekin, eta parte hartu nahi duten horiekin.
Gaur egingo dute ikasturteko azkeneko foroa, arratsaldeko 18:00etan Biterin: Zer da ekonomia pertsonen zerbitzura jartzea? Zehazki, landuko dituzte ekonomia feministaren oinarriak, ariketa praktikoen bitartez; eta aurkeztuko dituzte, bailaran martxan dauden prozesuak, gaiarekin lotuta.
Gonbitea luzatu diete, Hernaniko hezitzaile, guraso, eragile eta herritarrei, «foroan elkartu, gai garrantzitsu honen inguruan hausnartu eta tresnak eskuratzeko».
Mokadutxoak ere eskainiko dizkiete, bertaratuei.