Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Hernani

2019/06/11, asteartea

Autodefentsa feminista tailerra larunbat honetan, «San Joan jaien aurretik»

Hernaniko Bilgune Feministak antolatuta, Biterin egingo dute, goizeko 09:30etatik 13:30etara. Izena eman behar da, aurrez: 'hernanikotxokofeminista@gmail.com'.

San Joan jaiak gerturatzen ari direla eta, larunbat hone­tarako jarri du hitzordua, Her­naniko Bilgune Feminis­tak: autodefentsa feminista­ren inguruko tailer bat anto­la­tu nahi izan du, «San Joan jaien aurretik».

Izan ere, nabarmendu du: «eraso sexista eta matxistak etengabe eta gure egunero­ko­an jasaten ditugu, eta jaiak ez dira horren salbuespen». Eta adierazi du, jaiek «gizarte baten antolaketa eta balioak» islatzen dituztela, hain justu.

Hori horrela, larunbat goi­zerako antolatu du autode­fen­tsa feminista tailerra, hiru ordu eta erdikoa; 09:30etan hasi, eta 13:00ak arte.


Izenematea, aldez aurretik

Tailerrean parte hartzeko, hori bai, aldez aurretik eman beharko da izena. Horreta­ra­ko, mezua idatzi behar da, hel­bide elektroniko hone­ta­ra: hernanikotxokofeminista@gmail.com.

Edozein kasutan, irekia eta doakoa da saioa.