Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Hernani

2019/06/11, asteartea

Erdi Arora bueltan, ostiraletik igandera

Kale animaziorik ez da faltako, aurtengo Erdi Aroko Azokan ere.
Kale animaziorik ez da faltako, aurtengo Erdi Aroko Azokan ere.

Tilosetan eta Plaza Berrin jarriko dituzte Erdi?Aroko Azokaren postuak, eta kale animazioa ere izango da, hiru egunez.

Beste urte batez, 500 urte bai­no gehiago egingo du atzera Hernanik, Erdi Arora, hiru egunez. Ostiralean hasi eta igandera bitarte, herriko gune historikoan jarriko dute Erdi?Aroko Azoka.

Zehazki, Tilosetan eta Pla­za Berrin jarriko dituzte pos­tuak, mota guztietakoak, arti­sauen eskulangintza produk­tu­ekin, eta elikagaiekin.

Gainera, kale animazioa ere ez da faltako, hiru egu­ne­tan zehar: musika, antzerkia, akrobaziak...

Joan den urtean, 60 postu izan ziren azokan, makina bat tokitatik etorritakoak; eta taber­na ere jarri zuten. 


Udaberrira bueltan azoka, udara bukaeran beharrean

Aurreko bi urteotan udara bu­kaeran egin ondoren, le­hen­go datara bueltatuko da Erdi Aroko Azoka; udaberrira, hain zuzen ere. Hernani Erro­tze­n­ elkarteak, Hernaniko Udalak, eta N-KO Soluciones Eléctri­cas eta Events & Press enpre­sek antolatu dute.