Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko iralak 19

Hernani

2019/06/11, asteartea

Erreferendumari buruz solasaldia etzi, «hurrengo aroari hasiera emateko»

?Erreferenduma egizu posible? saioa antolatu du Hernaniko Gure Eskuk, 19:00etan Biterin. Luke Uribe-Etxebarria, Ramon Zallo eta Rafa Diez egongo dira bertan.

Aro berri bati helduko dio Her­naniko Gure Eskuk, Erre­fe­rendum lotesle bat alda­rri­ka­tzeko helburuarekin. Eta etzi, solasaldia antolatu du, «hu­rrengo aroari hasiera ema­te­ko». Biterin izango da, arra­tsal­deko 19:00etan hasita, eta Erreferenduma egizu posible lelopean, parte hartuko dute Luke Uribe-Etxebarriak, Rafa Diezek eta Ramon Zallok.

Irati Elizaldek aurkeztuko du saioa, eta aldibereko itzul­pen zerbitzua egongo da, na­hi dutenentzat.


Hurrengo pausoen berri ere, solasaldian bertan

Erreferendumari eta autogo­bernuari buruzko solasaldia­re­kin batera, etziko saioan bertan emango dute hurren­go pausoen berri ere, Herna­niko Gure Eskuk aurreratu duenez. Horrela, jakinaraziko dute zein den, hastera doazen hurrengo aroa.