Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko iralak 20

Hernani

2019/06/11, asteartea

Energia kontsumoari buruzko saioa, gaur

Gipuzkoa Argitu programako hirugarren tailerra egingo dute, 18:00etan Biterin.

Hirugarren saioa egingo dute gaur, energiaren kontsumoari eta eraginkortasunari buruzko Gipuzkoa Argitu progra­ma­ren barruan, Gipuzkoako Foru Al­dun­diak eta Hernaniko Udalak an­to­latuta. Biterin izango da hiru­garren tailer hori, arratsaldeko 18:00etan hasita, aurreko biak Goiz Eguzkin egin ondoren.

Oraingoan, honakoa izango da gaia: Eraginkortasun altuko birgaitzea; zure etxerako balia­ga­rria, dirua aurrezteko eta osa­suna irabazteko. Horrela, herri­ta­rren eskura jarriko dituzte, energia-eraginkortasunarekin zerikusia duten irizpide eta eza­gutzak, modu erraz eta ulerga­rrian. Izan ere, «eraginkor­tasu­na altuko birgaitzeak herritarren bizi-kalitatean eragiten du», na­barmendu dutenez: «aurrezpen ekonomikoa haundituko da, etxeko energiaren kontsumoa gutxituko delako; eta bertan bizi diren familiek osasunean ira­ba­ziko dute, hezetasunak kontro­la­tuko direlako, kondentsazioak saihestuz eta, ondorioz, patolo­giak ekidinez».

Tailerrean parte hartzeko, au­rrez eman behar zen izena, ekainaren 7a baino lehen.


Azkeneko tailerra, udazkenean

Programaren barruan, lauga­rren saio bat ere egingo dute, udaz­ke­nean, baina oraindik ez dute data zehaztu. Energia berrizta­ga­rriak zure etxean... posible da! izango da gaia, azkeneko saioan.