Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Hernani

2019/06/11, asteartea

'La linea invisible' filmaren grabaketengatik, bide mozketak

Àlex Monner aktorea eta Mariano Barroso zuzendaria.
Àlex Monner aktorea eta Mariano Barroso zuzendaria.

Gaur eta bihar moztuko dute bidea, 08:00etatik 21:00etara, Osiñagako Oianeder eta Loidi baserrien arteko zatian.

Atzo hasi eta bihar arte, La linea invisible filmaren hain­bat grabaketa egingo dituzte Hernaniko Osiñaga auzoan. Eta horren eraginez, bidea moztuko dute, Osiñaga  bai­la­raren zati batean.

Zehazki, Oianeder eta Loi­di baserrian arteko bide za­tia da moztuko dutena, eta gaur eta bihar, goizeko 08:00etatik iluntzeko 21:00etara egingo di­ra mozketak, Sentido Fil­mes produktorak eskatu duenez.

Hernaniko Udaltzaingoak jakinarazi du, produktoraren ardura izango dela bide moz­ketak egitea, eta hainbat bal­dintza bete beharko dituela: tarte horretan bizi diren he­rri­tarren irteera-sarrerak eta premiazko zerbitzuen pasa­bi­dea bermatu; bide mozketa seinalizatu eta kontrolatu; eta grabaketetan ari ez di­re­nean, bidea zabalik man­ten­tzen saiatu, besteak beste.

Gainera, zuzen-zuzenean jarri behar du harremanetan, eraginak jasango dituzten etxe­bizitzetako herritarrekin, bide mozketen egun eta ordu zehatzak jakinarazteko.