Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko iralak 19

Hernani Astigarraga

2019/06/10, astelehena

Sagardotegien %45, udako denboraldiari begira

Sagardoa Route izenaren atzean dagoen Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen esanetan, «600.000 lagun ibili dira aurtengo denboraldian». Udarako eskaintza turistikoak dituzte prest, orain.

Aurtengo Txotx denboral­dia­ren inguruko irakurketa egin du Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak; 59 sagardotegien artean daude, Astigarragako 10 eta Herna­ni­ko 5, besteak bes­te. Udararako helburuak ere zehaztu ditu.


Sagardoa Route, erabilgarri

Urtarriletik maiatzera «Sa­gar­doa Route sagardotegietan 600.000 lagun ibili» direla azaldu du elkarteak. Ho­be­kun­tza nabaritu dute sagar­do­gi­leek, erreserbak egiteko web­gu­neari esker, «Sagardoa Routek gestionatu dituen %95a webgu­ne­aren bidezkoa» izan baita. 

Bezeroen perfila eta ja­to­rriari dagokionez, astean ze­har «gehiengoa 40-70 urte in­gu­rukoa» dela dio, eta as­te­bu­ruetan, «18-70» bitartekoa; «ber­­­takoak» gehienak, eta «turista nazionalak, bigarren bisitariak».


Botilako sagardoa eta pakete turistikoak, udaran

Udarari begira, berriz, el­kar­teak gogorarazi du «sa­gar­do­tegien %45 irekita» dagoela uda­ran ere, urte osoan bezala, eta, era berean, «sagardo botila merkatuan» dagoela.

Bestalde, «produktu turis­ti­koen eskaera gorantz» egiten ari dela-eta, «gure jatorria eta historia» ezagutzera ematen dituzten lau esperientzia pres­ta­tu dituzte: sagardotegi ba­te­an bisita gidatua, Flyschetara irteera, gaztandegira irteera edo Ordiziako merkatura ir­te­e­ra; denak, sagardotegian otor­dua eginez borobilduta. Informazioa: sagardoa.eus