Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Hernani

2019/06/10, astelehena

Aurrekontuen gainean erabakitzeko, azken astea

Azken hiru bilerak aste honetan egingo dira, Erabaki Hernani parte-hartze prozesuan.
Azken hiru bilerak aste honetan egingo dira, Erabaki Hernani parte-hartze prozesuan.

Azken bilerak egingo dira gaur, 19:00etan Kaxkoan (udaletxean); etzi, 19:00etan Florida-Etxeberrin; eta ostiralean, 19:30etan, Sorgintxulon. Proposamenak hilaren 17ra arte jasoko dira.

Erabaki Hernani aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren aurreneko fasea bukatzear da. Maiatzaren 30ean martxan jarri zenetik, 6 bilera egin ditu Udalak auzoka, Karabel, Li­ze­a­ga, Zikuñaga, Por­tu, Antziola ­eta Latsunbe Berrin, eta azken hirurak egin­go ditu orain.

Gaur, 19:00etan udaletxean bil­duko da Kaxkoko bizi­la­gu­ne­kin, baina «herriko talde eta eragileei deia luzatu» zaie ber­tara azaltzeko, «euren es­ka­erak egin ditzaten. Eurak di­ra, besteak beste, herriari bi­zi­tza ematen laguntzen dutenak».

Hurrengo bilera asteazke­ne­­an izango da, 19:00etan Etxe­berri-Floridako auzo el­kar­­tean, eta azkena, ostira­le­an, 19:30etan Sorgintxulon.

Dena den, herritarrek pro­po­samenak egin ditzakete hi­la­ren 17ra arte, herrian jarri diren postontzietan edo  in­ter­ne­ten: erabaki.hernani.eus.