Zerbitzu?Sozialetako lanpostuen zerrendaren moldaketak, zeresana

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 23a, 02:00

Udal hauteskundeen aurretik, azkeneko Plenoa egin zu­ten 2015-2019 legegintzaldiko udal ordezkariek. Azkeneko bi aktak onartu ondoren, dekretuen berri eman zuen Luis In­txauspe alkateak. 

Horren ondoren ekin zioten bestelako gaiak aztertzeari. Bost gai izan zituzten mahai gainean, eta horietako hiru onartu zituzten aho b­a­tez: Arau Subsiadiarioen al­da­keta, Idazkari eta Kontu-har­tzaile lanpostuen sailkapena aldatzea eta onartzea, eta Udal Hilerriko Araudiaren aldaketa.

Bigarren puntuaz, Luis In­txauspe alkateak azaldu zuen legeak dioen bezala «20.000 biztanletik pasata, lanpostuen sailkatzea aldatu egin behar» dela; «2. mailatik 1go mailara pasatuko dira», hain zuzen, bi lanpostu horiek.

Hilerriaren kasuan, aspalditik eguneratu gabe zegoen informazioa eguneratzeaz gain, «araudiaren moldaketa egin da. Eta bide batez, hizkuntzaren txukunketa ere bai».

Udal gobernuaren aldeko bo­toekin onartu zuten Zerbitzu Sozialetako lanpostuen ze­rren­daren moldaketa. Horren arabera, 19 lanpostu finkatu dira: 9 klinika laguntzaile jardunaldi osoan eta 10 garbitzaile la­naldi erdian. Xabier Lertxun­di Zerbitzu Sozialetako presidentearen hitzetan, «Zaha­rren Egoi­tzan dagoen egoera erregularizatzea» da honen helburua. Izan ere, Foru Aldundiak kudeaketa hartzen duenean, plantillak erregularizatuta pa­sa behar du, Lertxundiren esanetan. 

Orain Hernani abstenitu egin zen «formengatik»; eta EAJ eta PSE-EE ez daude ados «klinika laguntzaileen lanpostuekin» egindako proposamenarekin.

Koro Etxe­berria zi­ne­gotziak azaldu zuen azkeneko puntua: «udal eraikinak garbitzen di­tu­en enpresak eskatu du kontratua ez luzatzea; Udalak onar­tu du, baina urtebeteko lu­zapena eskatu dio, esleitu bitartean». Orain Hernanik bes­terik ez zuen kontra egin, publifikatzearen alde egiten duelako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!