Kutsadurak osasunean daukan eraginaz, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 23a, 02:00

Airearen kalitatearekin kez­ka­tuta dagoen Hernanin Aire Gar­bia plataformak beste jar­duera bat antolatu du gaurko.  Ainhoa Zaldua Lopezek mode­ratuta eta Gure osasunean ku­tsa­du­rak duen eragina izenbu­rupean mahai-ingurua egingo dute, herritarren zalantzak argitzeko asmoz. 

Arratsaldeko 19:00etan ha­si­ta izango da, Biterin.

Hiru aditu, mahaiaren bueltan

Osasuna eta kutsaduraren ar­te­ko eraginaz aritzeko, hiru adi­­tu gonbidatu ditu Hernanin Aire Garbia plataformak.?

Aita­na Lertxundi Mante­rola, Ingu­rumenean lizentzia­tua eta dok­torea, medikuntza fakul­ta­tean irakasle, eta in­gurumen epidemiologian eta Biodonos­tian haurren garape­nean iker­tzailea. Jesus Mari Ibarluzea Maurolagoitia, Bio­lo­gian eta psikologian lizen­tzia­tua, osa­sun publikoan dok­to­rea eta UPV/EHUren la­guntzaile eta Biodonostian iker­tzailea. Eta Marcos Tolosa Oyarbide, Osa­ki­de­tzako psi­kia­tria zerbitzu­ko buru ohia eta EHUko per­tso­nalitatearen oinarri biolo­gi­koen irakasle ohia.

Zalantzak argitzen jarraitzea, helburu

Halako ekimenekin, urte haue­tan guztietan «kutsatuta­ko airea arnasteak zer nolako ondorioak dituen jakin nahi dugu, eta batez ere, nola eragiten dien haurrei eta bereziki sentikorrak diren pertsonei», azaldu dute Her­nanin Aire Garbia platafor­mako kideek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!