Azkeneko lau bertsolariak etzi, Bergara eta Donostian

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 23a, 02:00

Gipuzkoako Bertsolari Txa­pel­­keta urtea izango da 2019a, eta horren aurretik, sailkapen fasea egin dute maiatzean zehar: Gipuzkoa Bertsotan. Ber­­tan murgildu dira Herna­niko Bertso Eskolako zortzi ber­tsolari; horietako lauk egin diztuzte saioak, eta beste la­uen txanda izango da azke­neko asteburu honetan.


Bergaran eta Donostian saioak, larunbatean

Hain justu, Bergarako semina­rioan eta Donostiako Larratxo kultur etxean izango dira az­keneko bi saioak larunbatean. Aurrenekoan, Eli Pagola, Oier Iurramendi eta Beñat Mujika arituko dira. Eta bigarrenean, aldiz, Iñaki Zelaia. 17:00etan izango dira bi sa­ioak, eta or­duan erabakiko da nortzuk lor­tuko duten txartela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!