Bidea itixta Hernani eta Ereñotzu artean, euria dela eta

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 19a, 02:00

Ostiralean hasi zuen euria erruz botatzen, eta asteburu osoan ez du atertu. Hori horrela, urak atera dira hainbat tokitan, eta lur-jauzi txikiak ere eragin ditu. Ondorioz, bidea itxi egin da gaur goizean, Hernani eta Ereñotzu artean. Trafikoa atzeko bidetik ari dira desbideratzen. Dena den, Ereñotzuko Mendi Lasterketarekin aurrera jarraitzeko aukera izan da, eta asko izan dira, kokildu gabe, lasterketa egiteko prest gerturatu diren korrikalariak.

Euskalmetek jakinarazi duenaren arabera, Ereñotzuko estazioa Urumeako arroan maila horira iritsi da, eta euriagatik abisu horia emana dago 15:00ak arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!