Historiak lagundu dezake jakiten zer gertatu daitekeen hauteskundeetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Franco hil eta hiru urte eta erdira antolatu zituzten lehenengo udal hau­teskundeak Espainian. Hernaniarrek apiri­la­ren 3an bozkatu zuten lehe­nengo aldiz Hernaniko Udalaren osa­ke­tareako. Astigartarrek ez zuten aukera hori izan, eta Donostiako Udalerako eman zuten botoa. Hori horrela izan zen 1983garren ur­tera arte. 1987an aukeratu zuten au­rreneko aldiz Astiga­rragako Udaleko korporazioa. 

Hernanin, 1979an 21 zinegotzi au­ke­ratu behar ziren. Gogora ekarri behar da urte horietan Hernaniren errolda 20.053 biztanlekoa zela. Lasarteko zati bat ere bere gain hartzen zuen, eta lasartear gehienek Her­naniko Udalera­ko ematen zuten botoa, oraindik ere ez baitzen Lasarte udalerri.

Aurreneko zita horretan, Herri Ba­tasunak irabazi zituen hauteskundeak 3.925 botorekin eta zortzi zinegotzi lortu zituen. Bigarren posturako lehia oso parekatua izan zu­ten EAJ-PNV eta PSOEk. Alderdi jeltzaleak, 2960 botore­kin, sei zinegotzi eskuratu zituen, eta sozialistek, ordea, bost, 2726 boto­rekin. Ondoren, Euskadiko Ezkerrak bi zine­gotzi atera zituen. Ez zen beste alder­dirik egon ordezkaritzarekin. 

Lehenengo hauteskunde hauetan, Juanjo Uria (HB) izan zen aukeratua Hernaniko alkate be­zala.


1983an, HB eta PSOE 440 bototan

Legealdia bukatuta, Juanjo Uria ez zen berriro ere aurkeztu alkategai bezala. Lasarte-Oria ez zen oraindik udalerri bezala era­tu, eta horrek ere eragina izan zuen Udal Hautes­kundeetan: Hernanik inoiz izan duen errol­darik haundiena izan zuen, 21.100 hain jus­tu. Astigarraga ere, ora­in­dik ez zen udalerri eta Donos­tiarako bozkatzen zuten. 

Urte horretan, lehia oso estua izan zen Herri Ba­tasuna eta PSOEren artean. 440 bo­toren aldea besterik ez zen egon bi alderdien artean, ezker abertzalearen alde; 4.193 eta 3.753 boto izan zituzten, hurrenez hurren. 

Bi alderdiek zazpi zinegotzi lortu zituzten. EAJ-PNV ere bazegoen lehian, eta 3.510 botorekin, sei eserleku eskuratu zituzten Udalean. Hiru alderdi nagusien ar­tean 683 botoren aldea zegoen. Euska-diko Ezkerrak ere lortu zuen ordezkari­tza; bakarra, 907 botorekin. 

Maiatzaren 8an izan ziren; eta bera, San Joanak eta San Pedroak ospatu baino lehe­n Hernanik bazuen alkate berria: Ricardo Mendiola. 


Hernanin 21etik 17 zinegotzira 1987an; eta Astigarragako Udalerako lehenengo udal hauteskundeak

Egoera aldatu egin zen 1987ko ekaina­ren 10ean. Hernaniren errolda asko ja­i­tsi zen, 14.208 biztanlera arte. Lasarte-Oria udalerri zen dagoeneko eta horrek emaitzetan eragin zuzena izan zuen. Astigarragan ere aldaketa izugarria gertatu zen; Donostiatik banandu eta uda­lerri bihurtuta, han ere, aurreneko Udala hautatu behar izan zuten.

Bestelako aldaketak ere izan ziren. EAJ-PNVren barruan, eztabaida piztu, eta ondorioz sortu zen Eusko Alkartasuna alderdi berria, hilabete batzuk lehenago. 

Horren guztiaren eraginez, Hernanin emai­tzak zeharo aldatu ziren. Herri Batasunak nagusitasunarekin irabazi zi­tuen hauteskundeak 3.958 botorekin eta zortzi zinegotzi lor­­tuz. 17 aukeratu behar ziren eta ge­hiengo absolututik bakarrera geratu zen Agustin Ezponda buru zuen ze­rren­da. Bera izendatu zuten alkate, ekainean. 

Bigarren geratu zen PSOE, berriro ere, 1.885 boto eta hiru zinegotzirekin. EA alderdi berriak emaitza oso onak lortu zituen Gipuzkoan, baita Hernanin ere,   1.632­ boto eta hiru eserlekurekin. EEk bi lortu zituen, eta EAJk jaitsiera nabar­mena izan zuen 807 boto eta zinegotzi ba­ka­rrarekin. 

Astigarragan ere emaitzak Herri Ba­tasunaren aldekoak izan ziren, baina he­men lehia estua izan zuen Eusko Alkar­tasunarekin. Hamaika zinegotzi au­­ke­ratu behar ziren, 2.351ko errolda be­tetik. HBk bost zinegotzi lortu ziten, 695 bo­to­rekin, eta EAk lau zinegotzi, 599 boto­rekin; 96ko aldea izan zuten. EAJ, aldiz, birekin geratu zen (292 boto). Banaketak kal­te egin zien jeltzaleei. 

Antton Arka (HB) alkate bezala izan zen aukeratua, nahiz eta ez zuen legeal­dia bukatzerik izan. 1990ean Martin Agirre alderdikideak ordezkatu zuen Arka Au­zitegi batek Espainiako bandera «iraintzeagatik» kargua betetzeko gaita-sunik gabe utzi zuenean.


1991n ezker abertzaleak alkatetzak galdu zituen akordioen ondorioz, bai Hernanin, baita Astigarragan ere

1991. urteko hauteskundeak, Euskal Herri osoan, 1988ko urtarrilaren 12an sina-turiko Ajuria-Eneako Itun edo hitzarmen politikoak baldintzatu zituen, batez ere, alkateak erabakitzeko garaian.

Inoiz baino alderdi gehiagok lortu zu­ten ordezkaritza Hernanin. Herri Bata­su­nak irabazi zituen hautes­kun­deak, bai­na alde gutxiagorekin eta zaz­pi zine­gotzi lortu zituen, gehiengotik urruti. PSOE, laugarrenez jarraian, bi­garren alderdi bozkatuena izan zen, hiru zinegotzi lortuz, eta EAk ere hiru lortu zituen. EAJ-PNV zerbait erreku­pe­ratu eta bira iritsi zen. Euskadiko Ezkerrak bat lortu zuen eta LKI-EMK ere sartu zen Udalean, or­dezkari batekin. PSOE, EA, EAJ eta EE akordio batetara iritsi ziren eta Joxan Rekondo, EAko hautagaia, izendatu zuten Hernaniko alkate. Lehendabiziko aldiz, Herri Batasuneko hautagaia ez zen al­ka­te  bat izango zuen Hernanik. 

Astigarragan ere akordioa aurrera eraman zen. Bertan, HBk bost zinegotzi lortu zituen, baina EA eta EAJren ba­tu­rak sei ordezkari eman zituztenez, EAko Mikel Za­bala izan zen alkate berria.

Bai Rekondok, baita Zabalak ere bi le­gealdi osatu zituzten, 1991tik 1999ra. 1995­eko udal hauteskundeetan Asti­garragan ez zen akordioaren beharrik izan. EAk irabazi baitzituen hauteskundeak boto­etan, nahiz eta zinegotzietan ber­din­keta egon HBrekin, bosna zinegotzirekin. EAJ-PNVk ba­karra lor­tu zuen. 

Hernanin akordioa egon zen, bigarrenez. Herri Batasunak, berriz ere, zazpi eserleku lortu zituen. Lehenengo aldiz, bigarren bozkatuena ez zen PSE izan, orain jada EErekin batera. Rekondo alkatearen EA al­derdiak lortu baitzuen hori. Hori horrela, Eusko Alkartasunak lau eserleku lortu zituen; eta PSE-EEk, hiru. EAJ, berriz, bakarrarekin ge­ratu zen, EB eta PP bezala. Lehenengo aldiz, alderdi popularrak ordezkaritza lortu zuen Hernanin. 


Herri Batasunako Mertxe Etxeberriak inoiz alkate batek lortu duen emaitzarik onena

1999ko hauteskundeek aldaketak ekarri zituzten. Gainera, ETAk su etena eman aldarrikatu zuen; eta badirudi eragina izan zuela hauteskundeetan. Ezker abertzaleak izena aldatu zuten eta Euskal Herritarrok izenarekin, inoizko emaitzarik onenak izan zituzten Hernanin. 

5.015 hernaniarrek eman zioten botoa EHri eta %48ko portzentajea­rekin, 9 zinegotzi eskuratu zituen. EA eta EAJ elkarrekin joan ziren, koa­lizioan, eta bost eserleku lortu zituzten. PSE-EEk or­durarteko emaitzarekin kax­karrenak atera zituen bi zinegotzi eta 1.428 bo­to­re­kin eta PPk bere zinegotzia man­tendu zu­en. 


Bi emakume alkate lehenengo aldiz, Hernani eta Astigarragan

Emaitza horiekin, Hernanin Mertxe Etxeberria zen alkate berria gehiengo abso­lu­tu­a­rekin. Ordura arte, inoiz ez zuen mota ho­­rretako gehiengorik izan. 

Astigarragan ildo beretik joan ziren emaitzak, nahiz eta bertan indarrak pare­katuagoak egon bi zerrenda nagu­si­enen artean. 63 botoren aldea egon zen Eus­kal Herritarrok eta EA-EAJ koalizi­o­a­ren artean; botoen %48a eta %44a, hurrenez hurren. Zinegotzietan, ezker abertzaleak sei eserleku lortu zituen; eta EA-EAJk, bost. Han ere, emakume batek hartu zuen alka­tetza: Eli La­bu­ruk. 


2003an Batasuna legez kanpo eta  EA-EAJ koalizioa, berriz, alkatetzara

2003ko hauteskundeak Batasunaren, ezker abertzalearen izena orduan, ilega­lizazioaren eraginpean antolatu zi­ren. Eta Bai­­laran zuten indarra ikusita, emai­tzak guztiz baldintzatu zituen. Hernanin, EA-EAJ koalizioak irabazi zituen hau­tes­kun­deak 2.840 boto eta zortzi zine­go­tzirekin. Berriro ere, Joxan Re­kondo alkate aukeratu zuten. Bere hiru­garren lege­aldia izango zena eta, 1979 geroztik, Hernaniko alkate bezala urte gehien egin dituen herna­niarra bihurtuz. PSE-EEk lau zinegotzi lortu zituen; EB, hiru eta PPk, bi.

Astigarragan EA-EAJ koalizioak ha­mai­­katik bederatzi eserleku eskuratu zi­tuen, ia zinegotzi guztiak. Beste biak, PSE-EE eta PPren artean banatu zituzten. Alkate berria Bixente Arrizabalaga izan zen, eta zortzi urtez izan zen Uda­laren buru.


2007an, aldaketa Hernanin, eta jarraipena Astigarragan

2007a urte berezia izan zen. Ezker aber­tzalea herri batzuetan aurkeztu ahal izan zen, EAE-ANVren izenpean, baina hau­tagaitza batzuk ez ziren onartu. Hernaniko zerrendak aurkezteko aukera izan zuen; Astigarragakoak, aldiz, ez. 

Hori horrela, Hernanin ANVk irabazi zituen hauteskundeak 4.187 boto eta  zortzi zine­go­tzi­rekin. PSE-EEk biga­rren postua lortu zuen, hiru zine­go­tzi­rekin. EA eta EAJ ez ziren koa­lizioan aur­keztu; emaitza oso an­tzekoak lortu zituzten, eta bina zinegotzi banatu. Ezker Ba­tuak bat lortu zuen, PPk bezala. Marian Beitia­larrangoitia aukeratu zuten alkate, Her­naniko bigarren alkate emakumea.

Astigarragako emaitzak historikotzat hartu daitezke egon zen banake­ta­ren­gatik. Bost alderdi irten ziren ordez­katuak, inoiz baino gehiago. Alkatetza EAko Bixente Arrizabalagak mantendu zuen. Lau zinegotzi eskuratu zituen EAk, EAJk hiru, EBak bi, PSE-EEk bat eta PPk bestea. 


EH Bilduk gehiengoa absolutua Hernanin eta Astigarragan, 2011n

Handik lau urtera, ezker abertzaleak, legez kanpokotasuna gaindituta eta ETAren behin betiko su etenarekin, emaitzak hobetu egin zituen bai Her­nanin, baita Astigarragan ere, gehiengo abso­lutuarekin. EH Bildu koalizioa sortu zen eta bertan integratu ziren EA, Aralar, Alternatiba eta Sortu alderdiak. 

Hernanin, Luis Intxauspe izendatu zuten alkate 4.205 botorekin, baina 1999ko 5.015eko langa urruti geratu zen. Kontuan hartu behar da, Hernanin bigarren, boto kopururik altuena Amai­urrek, lortu zuela urte horretan bertan, Hauteskunde orokorretan, 4.747 boto­rekin. Hirugarrena, hurrengo urtean Eusko Legebiltzarra osatzerakoan, 4.488 boto esku­ratu zi­tuen EH Bilduk. Eta laugarrena, 1998an izan zen, Eusko Legebiltzarrerako zitan, 4.600 bototik gora lortuta. 

2011ko Udale­koe­tan bedera­tzi eserle­ku­rekin bi­ga­rren­ aldiz gehiengo abso­lutua lortu zuen. Bi­garren geratu zen EAJ hiru zine­go­tzirekin, eta PSE-EEk, beste hiru esku­ratu zituen. Eusko Alkar­tasunatik ba­nandu zen Hamaikabatek bi zinegotzi lortu zituzten. Alderdi popula­rra, 1995tik Uda­lean ordezkaritza izan eta gero, zinegotzi gabe geratu zen. 

Astigarragan ere, EH Bilduk gehiengo ab­solutuarekin irabazi zituen hau­tes­kundeak. Hamaika zinegotzietatik, zazpi eskuratu zituen, 1.050 boto lortuz. EAJk bi eskuratu zituen, eta H1! ere birekin gera­tu zen. Beraz, Andoni Gartziak (EH Bildu), Bixente Arrizabalagaren erreleboa hartu zuen alkatetzan.


Jarraipena, Luis Intxausperekin

2015eko hauteskundeak izan dira azkeneko Udala osatu dutenak.  Herna­nin, EH Bil­duk aurreko zitako emaitzei eutsi zien, nahiz eta 23 boto gutxiago es­ku­ratu. 4.182 botorekin gehiengoa lortu zu­en Luis Intxauspek, berriz ere, bede­ratzi zinegotzirekin, baina partaidetza jaitsi zela ikusita, botoen %45,69era iristea lor­tu zuen. Horrek esan nahi du, por­tzen­taian inoiz lorturiko hirugarren emai­tzarik altuena izan zuela, 1999ko eta 2007ko %48a eta %46aren atzetik, hurre­nez hurren.


Aldaketa Astigarragan, PSE-EErekin akordioa eginda

Astigarragan aldaketa urtea izan zen, zentzu zabalean. Herriaren hazkundea­ren ondorioz,  hamaika zinegotzi auke­ra­tzetik hamahiru aukeratzera pasa zen herria, bi zinegotzi gehiago. 

Emaitzetan ere aldaketak izan ziren. EH Bil­duk irabazi zituen, berriz ere, hau­tes­kun­deak, 1.130 botorekin, eta EAJ, 17 botora besterik ez zen geratu zen. Alde txi­kia bi alderdi nagusien artean. Horrek ekarri zuen zinegotzietan berdinketa egotea, biak seina ordezkarirekin. Hama­hi­rugarrena PSE-EEk lortu zuen, eta hori erabakiorra izan zen Udal Gobernua eratzeko orduan. PSE-EEk eta EAJk akordioa egin zuten Gipuzko­an, eta Astigarragan ere eragina izan zuen.  Andoni Gartziak alkate izateari utzi behar izan zion, eta bere ordez, Jesus Mari Santosek, EAJren hautagaiak, hartu zuen alkatetza. Hala ere, alkate berriak ez zuen legealdi osoa bete. 2017garren urte ha­sieran utzi egin zuen eta EAJren zerren­dan bigarren postuan zegoen Zori­one Etxezarragak hartu zuen lekukoa.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!