CAF-Elhuyar Saria Iñaki Sanz Azkuek, 25garren urteurrenean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Asteazkenean banatu zituzten CAF-Elhuyar Sariak CAFen Bea­saingo egoitzan, eta bertan Iña­ki Sanz-Azkue hernaniarrak ja­so zuen garaikurretako bat, sarien 25garren urteurrenean. 

Hain zuzen, zientzia-kazetaritzaren arloko lanen kategorian jaso zuen saria, Hegaztiak, erleak, zomorroak... Sagastien zain­­­­dari txikiak lanari esker. Lan hori Argia aldizkarian argitara­tzeko idatzi zuen, eta Kro­nikak ere argitaratu zuen, Txotx denboraldiaren inguruko gehi­garri berezian, urtarrilaren 19an.


«Xumea bezain erakargarria»

Antolatzaileek azaldu bezala, «zientziaren eta teknologiaren mundua gizarte osoarekin lo­tzeko asmoa» daukate CAF-Elhu­yar sariek. Helburu horrekin argitaratutako 70 lan jaso zituzten epaimahaikideek; ho­ri­e­tatik 24, Sanz-Azkueren la­na­­ren kategoria berean, zien­tzia-kazetaritza arloan.

Arturo Elosegi Irurtia, ekologoa eta EHUko ikertzaileak; Ma­rian Iriarte Ormazabal, kimikaria eta EHUko ikertzaileak; Al­ber­to Barandiaran Amillano, ka­zetaria eta idazleak; eta Aitzi­ber Agirre Ruiz de Arkaute, Elhu­yar aldizkariko zuzendariak osatutako epaimahaiak era­­­baki zuen Sanz-Azkueren lana saritzea: «xumea bezain era­­kargarria da, eta aldi berean, lanketa sakona duena», adie­razi zuten.


«Poza eta indarra»

Pozik hartu du berria Iñaki Sanz-Azkuek, eta hurrengo egunean ere, zorion mezuak jaso­tzen jarraitzen zuen: «pertsonalki kristoren poza eta indarra eman dit. Askotan, erreportajeak idazten dituzu, eta horien atzetik lan pila bat dago, baina gero, hor geratzen da erreportajea eta hor bukatzen da».

Horrez gain, poza eman dio «badakitelako epaimahaikideak direla pertsona batzuk dagoeneko esperientzia haundia dau­katenak, eta gainera, lan asko aurkeztu dira». Eta dio, horrek emango diola «konfiantza eta indarra jarraitzeko».

Gainera, ekitaldian bertan azaldu zuen bezala Iñaki Sanz-Azkuek zientzia-kazetaritzan izan duen ibilbidea, duela ez hainbeste hasi zuen: «duela bi urte eta erdi idatzi nuen nire lehenengo erreportaje publikoa; nire ibilbidea motza da, eta bi urte eta erdira halako sari bat jasotzea ederra da!». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!