Beste hiru zita maiatzaren 26an, Europa, Gipuzkoa eta Nafarroarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Hautetsontziekin urteko bigarren zi­ta izango dute herritarrek maiatza­ren 26an, bihar zortzi. Urumea bailara osa­tzen duten herrietako alkateak hauta­tzeko unea izango da, baina beste hiru zita ere izango dira, igande horretan -Ereñotzuko Auzo Alkateaz aparte-.

Hain justu, herri guztietan, hau da, Gipuzkoako zein Nafarroako herrietan bozkatuko dute Europako Parlamen­tuetako ordezkariak erabakitzeko. Ba­rruti bakarraren bidez aukeratuko dira Espainiari dagozkion 54 parlamen­tariak. 32 hautagaitza aurkeztu dira, eta horietako batean, hernaniar bat ere bada: Maite Pagazartundua Ruiz, Ciu­da­danos alderdiko bigarren postuan.     


Foru-hauteskundeak, baita ere

Horrez gain, foru-hauteskundeak ere izango dira, bai Nafarroan, baita Gi­puzkoan ere. Nafarroaren kasuan, Goi­zuetako eta Aranoko herritarrek, Na­farroako Parlamentua osatuko duten parlamentariak hautatuko dituzte. 50 eserleku dira denera, eta horiek, ha­maika hautagaitzaren artean bozkatu beharko dute: Navarra Suma, EH Bildu, Izquierda-Ezkerra, PSN-PSOE, Geroa Bai, SAiN, Vox, Equo Partido Verde Eu­ropeo, Representación Cannabica de Na­varra, eta Podemos. Emaitza haue­tatik osatuko da Nafarroako Gobernu berria, eta hautatuko da lehendakaria.

Gipuzkoarrei dagokionez, herna­niar, ereñotzuar eta astigartarrek Ba­tzar Nagusietarako ordezkariak hauta­tuko dituzte. Hamazazpi eserleku era­ba­kiko dituzte Donostialdea barrutiko herritarrek, sei hautagaitzen artean. Eta horren ondorio izango da Foru Aldundiaren osaketa. 


EUROPAKO PARLAMENTURAKO HAUTESKUNDEAK

1. Iniciativa Feminista.

2.  EAJ/GEROA BAI- Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioa-Coalición Por Una Europa Solidaria

3. Partido Socialista Obrero Español (PSOE)

4. Alternativa Republicana

5. Centristas Por Europa

6. EH Bildu-Orain Errepublikak

7. Contigo Somos Democracia

8. Fe de las Jons, Alternativa Española, La Falange, Democracia Nacional

9. Partido Animalista Contra el Maltrato Animal (PACMA)

10. Solidaridad Y Autogestión Internacionalista (SAiN)

11. Euskadiko Langileen Alderdi Komunista (ELAK)

12. Foro Ciudadanos (FAC)

13. Partido Humanista (PH)

14. Andalucía Por Sí (AxSí)

15. Actúa (PACT)

16. Compromís Per Europa (CPE)

17. Movimiento Independiente Euro Latino (MIEL)

18. Izquierda En Positivo (IZQP)

19. PCPE-PCPC-PCPA

20. Unidas Podemos Cambiar Europa (Podemos-IU)

21. Por Un Mundo Más Justo (PUM+J)

22. Movimiento Corriente Roja (MCR)

23. Ciudadanos-Partido por la Ciudadanía (Cs)

24. Lliures Per Europa (JUNTS)

25. VOX

26. Igualdad Real (IGRE)

27. Pirates de Catalunya - European Pirates

28. Volt Europa (VOLT)

29. Coalición Verde - Europa Ciudadana (CV-EC)

30. Partido Popular (PP)

31. Recortes Cero - Los Verdes - Grupo Verde Europeo (Recortes Cero - LV - GVE)

32. Extremeños PREX CREX (CEX-CREX-PREX)


GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIETARAKOHAUTESKUNDEAK

1. EH Bildu 

- Hautagaitzaren burua: Juan Karlos Izagirre Hortelano.

2. EAJ-PNV

- Hautagaitzaren burua: Xabier Eceizabarrena Saenz

3. PSE-EE

- Hautagaitzaren burua: Denis Itxa­so Gonzalez

4. Partido Popular 

- Hautagaitzaren burua: Juan Carlos Cano Aristoy

4. Ciudadanos

- Hautagaitzaren burua: Pedro Ignacio Mendizabal Miguelez

5. Elkarrekin Podemos (Podemos-Ahal Dugu/Ezker Anitza-Izquierda Unida/Equo Berdeak)

- Hautagaitzaren burua: David Oliden Cuello.

6. Escaños en Blanco-Aulki Zuriak (EB)

- Hautagaitzaren burua: Daniel Lizarralde Aguirre


NAFARROAKO PARLAMENTURAKO HAUTESKUNDEAK

1. Navarra Suma

- Hautagaitzaren burua: Jose Javier Esparza Abaurrea - UPN

2. EH Bildu

- Hautagaitzaren burua: Bakartxo Ruiz Jaso 

3. Izquierda-Ezkerra

- Hautagaitzaren burua: Maria Luisa De Simon Caballero - Izquierda Unida de Navarra Nafarroako Ezker Batua 

4. PSN-PSOE

- Hautagaitzaren burua: Maria Victoria Chivite Navascues

5. Geroa Bai

- Hautagaitzaren burua: Uxue Barcos Barruezo 

6. SAiN

- Hautagaitzaren burua: Maria Elena Garcia San Segundo

7. Vox

- Hautagaitzaren burua: Javier Horno Gracia 

8. Equo Partido Verde Europeo

- Hautagaitzaren burua: David Marzo Perez

9. Representación Cannabica de Navarra

- Hautagaitzaren burua: Fermin Les Lacosta

10. Libertate Nafarra/Libertad Navarra

- Hautagaitzaren burua: Angel Nuñez Chamorro 

11. Podemos

- Hautagaitzaren burua: Mikel Buil Garcia 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!