Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko abuztuak 22

Hernani

2019/05/16, osteguna

Gorrotxategiri omenaldia, ekainean

Xalaparta elkarteak ekainaren 15ean egingo du 38garren urteurreneko bazkaria, eta oraingoan, Aitor Gorrotxategi, 2018ko esku pelotako munduko txapelduna omenduko da. Bazkaritarako izen-emate epea irekita egongo da ekainaren 9ra arte. Bestalde, mus txapelketa aurrera egiten ari da, eta hiru partida jokatuko dira gaur: Gorrotxa II-Gorrotxa III/J-J; Ramon-Peli/Otegi-Bixente; Jesus-Arrieta/Jugi-Pablo; eta Koldo-Olatz/Ruiz-Ruiz.