Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Hernani

2019/05/16, osteguna

«Sagardo mundura iraultza bat dator, eta jai honekin topiko asko apurtuko ditugu»

Mikel Garaizabal enologo eta sumellerrak gidatuko du etziko dastaketa.
Mikel Garaizabal enologo eta sumellerrak gidatuko du etziko dastaketa.

Uztaberri Eguna izango da larunbatean Atsegindegin, eta bertan sagardo desberdinak dastatu ahal izango dira arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara. Mikel Garaizabalek dastatze azkarrak emango ditu.

Sagardo munduan iraultza bat gertatzen ari dela diozu.

Gizartean gauzak asko aldatu dira azken urteetan eta sagardo mundua ez da atzean gelditu. Hiru urtean izandako aldaketa ikusgarria izan da eta da­to­rre­na haundiagoa izan da. Bertako sa­garrarekin beste modu ba­te­an lanean hasi da sektorea eta ho­rrek Euskal Sagardoan eta ka­litatean ez ezik, dibertsi­fi­ka­zi­oan ere pauso haundi bat emateko bidea jarri du. Apustu haun­dia hasi da egiten bertako saga­rra­re­kin. Bertako produk­tua zaindu eta kontsumitzea ezinbestekoa da. Orain dela 30 urte ardo munduaren iraultza izan zen, olio munduan etorri zen baita ere eta orain dela gutxi ikusi dugu garagardo mun­duaren iraultza. Sagar­do­aren garaia da eta iraultza hori gertatzen ari da. 


Eta nola gauzatzen da hori?

Nola? Lehenik eta behin ber­ta­ko sagarrari garrantzia eman­da. Horrek ingurua aberasten du, baina baita kalitatea be­r­ma­tu ere. Inguruko baserritar eta sagardogileek kontrolatzen du­te sagarra, etxe ondoan du­te­lako. Hori ari da aldatzen sa­gar­doaren kalitatea beste hain­bat faktorerekin batean. Sa­gar­do sektoreak Ibilbide berri bat ha­si du eta etorkizun haundia dauka.


Sagardoa edozein mahaietarako moduko produktua dela esan izan duzu askotan. 

Sagardoa edozein barra eta ma­haitarako produktua izan li­tekeela erakutsi dugu. Edo­zein ma­haitan eta edozein pro­duk­turekin ezkondu liteke. Sagardo mota desberdinak dau­de, sagar mota desberdi­nak daudelako eta geroz eta ge­hiago diber­tsi­fi­ka­zio eta ka­li­tatean lan egiten ari delako sektorea. Lan eta au­kera guzti horiek ostalariari tras­ladatu be­har dizkiogu orain, gure ta­berna, jatetxe eta el­karte gas­tro­nomikoei. Horre­ga­tik eman­go dugu larunbat goi­­ze­an profesionalei zu­zen­du­tako dastatze-hamaiketakoa. Eta dibertsifikazio hori haun­di­tzea izango da etorkizuneko iraul­­tza. Nola lan egin bertako ba­­rie­tateekin. 115 sagar mota kla­­sifikatuta ditu Euskal Sa­gar­doak eta hori izugarrizko al­txorra da. 


Larunbateko egunari begira zer esango zenioke jendeari? 

Etorri Atsegindegira larunbat arra­tsaldean eta probatu Eus­kal Sagardo desberdinak; asko harri­tu­ko zarete Euskal Sa­gar­doa zi­gi­­lupean ze sagardo des­ber­di­nak dauden. Etorri eta Gozatu!

 

Eta sagardoa kopan edatearen inguruan?

Bakoitzak edan dezala, nahi du­en eran, baina sagardo­gi­le­aren eta sagargilearen lana ho­beto apreziatzeko dudarik gabe, sagardoa kopan.