Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko maiatzak 23

Hernani Astigarraga

2019/05/15, asteazkena

Museotan ekitaldi bereziak, larunbatean

Museoen Nazioarteko Eguna izango da larunbata, eta ekitaldi bereziak izango dira museoetan. Astigarragako Sagardoetxean Udaberri Giroan festa egingo da 17:00etatik aurrera, eta antzerkia, musika eta tailerrak izango dira. Btxigintza tailerrerako izena eman daiteke 943 55 05 75 telefonoan edo info@sagardoarenlurraldea.eus helbidean. Hernaniko Chillida Lekun, bestalde, bi bisita gidatu egingo dira familiei zuzenduta: 12:00etan euskeraz eta 17:00etan gaztelaniaz. Izena education@museochillidaleku.com helbidean eman be­har da. Era berean, La casa del vacío tailerra emango da 11:00etan eta 16:00etan, eta 18:00etatik aurrera, DJ Ruben ariko da musika jartzen. Ekitaldiak doan badira ere, museorako sarrera ordaindu beharko da.