Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko maiatzak 23

Hernani

2019/05/15, asteazkena

Euskal Sagardoa eta Idiazabal gazta aukeran, etzi arte

12 tabernetan pintxo desberdinak daude aukeran; Ekosen, Taki-Takia.
12 tabernetan pintxo desberdinak daude aukeran; Ekosen, Taki-Takia.

Euskal pintxo-potea martxan jarri dute Euskal Sagardoak eta Berriak elkarteko tabernariek. Horrela, ostiralera arte, aukera dago, bi euroren trukean, Euskal Sagardoa eta Idiazabal gaztarekin egindako pintxo bereziak dasta-tzeko. Era berean, ostiralean Zo-Zongó musika taldea ibiliko da kaleak girotzen 19:00etatik aurrera, eta larunbatean Uztaberri Festa egingo da arratsaldez Atsegindegin. Mikel Garaizabal enologoarekin Euskal Sagardoa dastatu ahal izango da bertan.