Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko abuztuak 24

Hernani

2019/05/15, asteazkena

Hernasax eta Goiz Eguzki taldeek emanaldi bana, ostiral eta larunbatean

Ostiralean, 19:00etan Tilosetan joko du Hernasax saxofoi taldeak, eta Goiz Eguzki abesbatza larunbatean ariko da, 19:00etan Milagrosan.

Bi musika emanaldirekin gozatzeko aukera izango da asteburuan, Hernanin.

Aurrena, ostiralean, Her­na­sax, musika eskolako saxofoi taldeak emango du kon­tzertua, 19:00etan Tilosetan. Euria eginez gero, Milagrosara mugituko dira. Denera 8 obra joko dituzte, obra klasikoak edota swing pixka bat daukatenak nahastuta.

Hurrena, larunbatean, Goiz Eguzki abesbatza ariko da 19:00etan Milagrosan. Au­rre­na gizonen korua ariko da, Javier Zubimendiren zuzendaritzapean, eta segidan, ema­kumeena, Ixiar Zubimen­dik gidatuta. Emanaldia borobiltzeko, guztiak elkarrekin ariko dira. Abeslariak, gainera, ez dira bakarrik ariko. Izan ere, abesti batean Xabier Odriozola biolin-jolea izango dute lagun, eta baita dantzariak ere, eta beste obra batean Boni Agirresarobek lagunduko die txistuarekin, eta Kanariok atabalarekin.