Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko maiatzak 23

Hernani

2019/05/15, asteazkena

Memoria ariketa kolektiboa, transexualitateaz

Kattalin Miner hernaniarrak gaur aurkeztuko du "Moio: gordetzea ezinezkoa zen" liburua. Orain 12 urte bere buruaz beste egin zuen Aimar Elosegi Ansa dakarki gogora. Biterin izango da, 19:30etan.

Berdintasun Kontseiluak Trans Zikloa antolatu du aste ho­netarako, eta gaurkoa izan­go da aurreneko ekitaldia: 19:30e­tan Biterin, Moio: gor­de­tzea ezinezkoa zen liburua aurkeztuko du Kattalin Miner idazle hernaniarrak.

Hainbat lagun elkarriz­ke­tatu ditu bertan, Aimar Elosegi Ansa gazte hernaniar transexua­­lak be­re buruaz beste egin zuela 12 urte pasa ondoren, ta­buak gainditzeko garai har­tan egin­da­­ko ariketa publikotik zer ge­ra­tu den ikusteko.

Zikloa borobiltzeko, igande­an trans bertso-saioa egingo da 19:00etan Tilosetan. Bertan ari­ko dira Maialen Lujanbio, Eli Pa­gola, Beñat Gaztelumendi, Mi­ren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta German Urteaga, gai-jar­tzai­le Amaia Agirre dutela.