Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Hernani Astigarraga

2019/05/15, asteazkena

Baserritarren omenez festa, Urumea bailaran

Hamaiketako goxoa ere izaten da aukeran, San Isidro egunarekin.
Hamaiketako goxoa ere izaten da aukeran, San Isidro egunarekin.

Hernanin omenaldi berezia egingo zaie Aristegi eta Illarretsueta Berriko baserritarrei. Astigarragan Foru Plazan izango da festa, eguerdira arte. Zamalbide-Bentak auzoan, igandera arte luzatuko da.

San Isidro eguna da gaurkoa, eta festa giroan, baserritarrak omenduko dira bai Hernanin, eta baita Astigarragan ere.

Hernanin, 11:00etako meza­re­kin hasiko da eguna, San Joan Bataiatzailea elizan, eta se­gidan, bertsolariak eta esku pe­lota eta pala partiduak izan­go dira Tilosetan. Era berean, tartean, 11:45etan, esku pelota partiduaren ondoren, omenal­dia egingo zaie aurtengoan, Aris­tegi baserriko Joxe Mari Ze­laia Olano eta Salustiana Ira­zus­ta Iraolari, eta Illarretsueta Berriko Roke Miranda Genua eta Arantxa Isasa Urrestarazuri.

Astigarragan, berriz, Foru Plazan izango da festa, goi­ze­an goizetik: trikitilariak, pro­ze­sioa, meza eta azoka izango dira, eta hamaiketakoaren on­doren, idi-dema eta ber­tso­lariak. Bazkaritan borobildko du­te eguna.

Astigarragako Zamalbide-Bentak auzoan, bestalde, aste­bu­rura arte luzatUko diren fes­tei emango zaie hasiera gaur, meza, hamaiketakoa, baz­ka­ria eta idi probekin. 

SAN ISIDRO JAIA ASTIGARRAGAKO FORU PLAZAN

09:30, Xapre trikitixa.
10:00, Prozesioa eta meza.
Goizean zehar, Astigarragako Lagatxaga baserriko produktuen erakusketa.
11:00, Hamaiketako herrikoia, Gure Izarra Elkartean.
12:30, Idi-demak: Loiuko Iñigo Aurre­koetxearen lau idi eta Kantabriako An­to­nio Cotareloren hiru idi, Idijabe ba­koitzak idiekin orain arte egindako bere marka haustea helburu. 3.298 kiloko harriarekin ariko dira, 30 minutuz.
Egunean zehar, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak.
14:30etan, Herriko bazkaria eta Lagatxaga ?baserri bizia?-ri merezitako esker ona, Gure Izarra elkartean.


SAN ISIDRO JAIAK ZAMALBIDE-BENTAK AUZOAN

11:45, San Isidro zaindariaren ibi­laldia elizaren inguruan, eta herri-meza.
12:45, Txupinazoa, salda eta bertsolariak eliz atarian.
14:00, Lagun arteko bazkaria Auzolan Elkartean.
18:00, Idi probak. Intziñarte (Patxi Irarreta), Matxain eta Mixiyua. Idi parea, 2.000 kiloko harriarekin pisu librean. Sarrera, doan. 


SAN ISIDRO JAIA HERNANIN

11:00, Meza San Joan Bataiatzailea elizan.
Ondoren, Oier Iurramendi eta Andoni Mujika bertsolariak Tilosetan, eta gizonezkoen arteko pelota partidua: Urkizu-Insausti/Arizmendi-Lizeaga.
Segidan, omenaldia: Aristegi baserriko Joxe Mari Zelaia Olano eta Salustiana Irazusta Iraolari, eta Illarre­tsueta Berri baserriko Roke Miranda Genua eta Arantxa Isasa Urrestarazuri. *Euria eginez gero, omenaldia udale-txeko arkupeetan egingo da, 11:45etan.
Jarraian, emakumezkoen pala partidua: Maider Mendizabal-Garazi Urdangarin/ Amaia Irazustabarrena-Maider Huizi.
Bukatzeko, bertsolariak.