Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko maiatzak 23

Hernani

2019/05/14, asteartea

«Auzoak eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea helburu», EAJko zerrendagaiek

Hernaniko EAJko hautagai zerrenda, udal hauteskundeetarako.
Hernaniko EAJko hautagai zerrenda, udal hauteskundeetarako.

Hauteskundeetarako hautagai zerrenda eta programaren berri eman du EAJk. «Anbizio haundikoa» baina «egingarria» dela dio.

Hainbat proiektuko progra­ma proposatu du udal hau­tes­­kundeetarako EAJk, hau­ta­gai ze­rrenda aurkeztearekin ba­tera. Proiektuak «anbizio haun­dikoak» direla dio, baina «barne ku­de­a­keta onarekin, pres­tatutako zine­go­tziekin, eta beste erakundee­kin elkar­la­­ne­an arituta, egingarriak».

Besteak beste, asmoa azal­du du trafikoa berran­to­la­tze­ko, taxi gidari, herritar eta mer­katariekin batera; Mila­gro­san eta Karabelen bi apar­kaleku eraikitzeko; Portu-El­i­za­txo eta Etxeberrin igogai­luak eraiki­tze­ko; Zinkoene­a­ko alde ba­te­ko trafikoa kendu eta Urumea pasealekua ho­be­tze­ko; Etxe­be­rri parean ibil­gai­lu eta oinez­ko­entzako pa­sa­bidea sortzeko, Lan­daren, Zu­bipen eta Kara­be­len eragin gabe; berdintasun politikak bul­tzatzeko; kirola susta­tze­ko; merkataritza, in-dus­tria eta turismo zinegotzi postua sor­tzeko; Atez Atekoa kentzeko; adinekoen beharrei eran­tzu­te­ko eta udalak kude­a­tuko lu­ke­en etxebizitza publi­ko­en par­kea sortzeko.

«Hernaniarrek botoa eman dezatela»

Hautagai zerrendari dago­kio­nez, «Hernaniren alde lan egi­teko helburua duten ema­kume eta gizon taldeak osa­tutakoa» dela azpimarratzen du, afi­li­a­tu­ak eta ez afiliatuak tarteko, hain­bat arlotan lan eginda­ko­ak eta zinegotzi ere izanda­ko­ak. 

Hori horrela, eta azken hau­teskundeetako emaitzei erre­paratuta, «sorpresa» ema­teko au­kera ere ikusten dute. Ho­rre­tarako, «hernaniarrek botoa eman dezatela» behar dute.