Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko abuztuak 22

Hernani

2019/05/14, asteartea

«Zintzilik geratu diren lanak bukatzea», PSE-EEren asmo

Hernaniko PSE-EEko hautagai zerrenda, udal hauteskundeetarako.
Hernaniko PSE-EEko hautagai zerrenda, udal hauteskundeetarako.

PSE-EEren hauteskunde programaren asmo nagusia «auzoak zentrora gerturatzea» da.

Udal hauteskundeetarako pro­gra­maren asmo nagusien be­rri eman du PSE-EEk, hautagai ze­rrenda aurkeztearekin bate­ra.

Herriak 20.000 biztanle gain­ditu dituenez, «neurri ho­rre­tako edozein herrik dauz­kan zerbi­tzu­ekin gozatu ahal iza­teko ga­raia» dela dio, eta «le­ge­gin­tzal­di honetan den­bo­ra galdu» dela, «proiektu asko ge­ratuta egon direlako: Ema­ku­meen Etxea, haur parkea es­tal­tzea, atletismo pista berri­tzea, Ur­bi­e­ta kalea oinezkoen­tza­ko ego­ki­tzea, Atse­gin­degin itxitura jar­tzea edo auzoak berrur­ba­ni­za­tzea». Hori horre­la, «zintzilik geratu diren la­nak bukatzea» da sozialisten as­mo nagusia, eta era berean, «auzoak zentrora gerturatzea, hainbat zerbitzu eskainiz». Ho­rrez gain, pro­iek­tu­en artean na­barmendu ditu hain­bat zer­bi­tzu publiko ho­be­tzea (kale gar­bi­ke­ta, herri au­to­busa, udal­tzain­go­a­ren zerbitzua edo he­rrita­rren­ga­nako arreta), txotx garaiak sor­tzen dituen ara­zoak konpon­tzea, kirol tal­de txikien egitura in­dartzea edo aparkatzeko ara­zo­ari kon­pon­bidea ematea. Sare so­zialetan dago programa.


Talde berria

Ricardo Crespo, Politika Zien­tzi­e­ta­ko eta Administrazioan lizen­tzi­atua izango da berriro alka­te­gaia, eta bigarrena, María Jesús Egido abo­katua eta zuzenbidean dok­torea, Gipuzkoako Batzar Na­gu­si­etako batzarkidea izana. Hiru­­garrena, Jesús Mari López in­de­pen­dientea izango da, CAFeko lan­gilea eta Karabelgo bi­zil­a­gu­na, Podemos utzitakoa. Tal­­de­ki­de berri eta indepen­dien­te­ak edota buruzagi sozialista his­­to­rikoek osatuko dute ze­rren­da: Nieves Jiménez, Pablo Peña­coba, Guillermo Pérez, Manolo Be­llo, Paulino García, José An­tonio Gorjón, José Morcillo edota José Pérezek.