Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko maiatzak 23

Hernani

2019/05/14, asteartea

Zerbitzu berriak eskura kiroldegian, kirol zale, haur eta klubentzat

Kiroldegiko zerbitzu berriez gain, herriko oinezko bideen berri eman zuen zinegotziak.
Kiroldegiko zerbitzu berriez gain, herriko oinezko bideen berri eman zuen zinegotziak.

Haurrentzako ludoteka, eta kirol klubentzako bilera espazioak sortu dira, eta 20 bizikleta eta 14 eliptika gehiago jarri dira eskura.

Ostiralean aurkeztu zituen Esti Aldeiturriaga, Jarduera Fi­sikoa eta Kirol zinegotziak ki­roldegian martxan jarri di­ren zerbitzu berriak. Hernani Oinez ekimena ere aurkeztu zuen, bestalde.


Kirol klubei, espazio gehiago

Zerbitzuetako bat herriko kirol klub eta bestelako elkarteei be­gira jarri da martxan. Ho­rre­la, espazio batzuk bilerak egiteko egokitu dira. Era be­rean, materiala gordetzeko gaur egun klubek daukaten lekuaz gain, dokumentuak gor­de ahal izateko takilak ja­rri­ko zaizkie eskura.

Bestalde, eskola kiroleko koordinatzaileek ere bulego bat izango dute kiroldegian.


Familia kontziliazioa helburua, ludotekak

Familiei begira ere, espazio berri bat jarri da martxan, hain zuzen, «familia kon­tzi­lia­zioa erraztu nahian». Gela bat haurrentzako ludoteka iza­teko egokitu da. Erabilera li­brekoa, zaintzarik gabea, eta txikientzat prestatuko mate­ria­lez osatutakoa izango da: irakurketa txokoa, eraikuntza txokoa, margoketa txokoa, jos­tailuak... izango ditu.  

Honekin, haurrak ikasta­ro­ak egiten ari diren bitar­tean, anai-arrebentzako es­pa­zio egokia sortzea da asmoa.


Indoor walking eta ciclo indoor gelak, irekita

Azkenik, gimnasioko erabi­l­tzai­leentzat ere material ge­hia­go eskura jarriko da. Ba­tetik, bi zinta berri.

Baina,  horrez gain, ikasta­ro­rik ez dagoen orduetan, in­door walking eta ciclo indoor ikastaroetako gelak irekiko dira, horrela, 20 bi­zi­kleta eta 14 eliptika gehiago erabilgarri egon daitezen.


Oinez ibiltzearen alde

Bestalde, Hernani Oinez egi­tas­moa ere aurkeztu zuen. He­rrian oinez mugitzea du hel­bu­ru, eta horretarako, infor­ma­zio pane­lak jarri dira, bi ki­rol­de­gian eta bat Biterin, ba­tetik bes­tera joateko zein dis­tan­tzia da­goen eta zenbat denbora behar den jakiteko. Auzoetan ere sei­naleak jarri dira.