Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko abuztuak 22

Hernani

2019/05/13, astelehena

Gizon bat atxilotu zuten larunbat gauean, genero indarkeriagatik

Emakume bat erasotu eta labanaz mehatxatu zuen etxean, eta bertan atxilotu zuten udaltzainek. Ertzaintzaren esku geratu da orain.

Genero indarkeriagatik, gizon bat atxilotu zuten Hernaniko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, larunbatetik iganderako gaue­an. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gizonak emakume bat erasotu zuen etxebizitzaren ba­rruan, eta on­do­ren, labana batekin mehatxatu zuen. 

«Udaltzainak etxebizi­tzara sar­tu zirenean, emakumea guz­­tiz beldurtuta zegoen, etxebizitzako egongela ba­te­an; eta erasotzailea, berriz, ohean sar­­tuta. Ohe inguruan aurkitu zitzaion, emakumea me­ha­txa­tze­­ko erabili zuen labana», azal­du du Udaltzaingoak. Era­soa gertatu zen etxebizitzan ber­­tan atxilotu zuten gizona.

Orain, Etzaintzaren esku geratu dira atxilotua eta labana, ondoren epailearen aurrean jarri ditzaten.